Orientazio ibilbideak
PASAIAKO ORIENTAZIO IBILBIDEEN SAREA
Pasaia Badia Aktiboa ekimenaren barruan, lehenbizi, Eskola Kiroleko haurrak aktibo mantentzeko eta haiekin naturaren ezagutza lantzeko sortu ziren orientazio ibilbideak, inguruko herrietakoak erreferentziatzat harturik. Orain, konbentzimendu honetara heldu gara: orientazio ibilbide horiek, haurrentzat ez ezik, herritar guztientzat eskuragarri egotea ere interesgarria da.
Pasaiaren berezitasun geografikoa kontuan izanda, 6 ibilbide ezberdin sortu dira: Pasai Donibanen 2, Pasai Antxon 2, eta Pasai San Pedro-Trintxerpen beste 2. Barruti bakoitzean prestatutako ibilbideen zailtasun-maila, luzera eta malda metatua ezberdinak dira; batzuk arinagoak dira eta beste batzuk gogorragoak.
Hementxe dituzue zerrendaturik, orientazio Ibilbideak:
- PASAI ANTXO. Molinao
- PASAI ANTXO. Molinao-Kutarro
- PASAI DONIBANE. Lizeoa-Larrabide
- PASAI DONIBANE. Kirolgunea-Mitxintxola-Alabortza
- PASAI SAN PEDRO-TRINTXERPE. San Pedroko frontoia-Ostaberdeburu-Hilerria
- PASAI SAN PEDRO-TRINTXERPE. Mendiola-Plata-Larranbide-Euskaltegia