Ordu eta egutegi ofizialak

ORDU ETA EGUTEGI OFIZIALAK

203/2021 Errege Dekretuaren 11-f artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoak egun eta ordu ofiziala izango dituela, baita egun baliogabeen egutegia ere, epeak zenbatzeko.

Pasaiako Udalaren Egoitza Elektronikoan data eta ordu ofizialak Egoitzaren goialdean, eskuinean, ikusten dira, pantaila-argazki honetan ikus daitekeen bezala:

Leku berean, Pasaiako Udalaren egun baliogabeen egutegia irekitzen duen esteka bat dago, epeak zenbatzeko, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala (adibide gisa, ondorengo pantaila-argazkian 2022ko egutegia erakusten da).

Nolanahi ere, Egoitza Elektronikoa eta/edo Erregistro Elektronikoa erabilgarri egongo ez dela aurreikus daitekeenean, ahalik eta aurrerapen handienarekin iragarriko da, Udalak eskura dituen bitartekoen bidez. Egoera horrek irauten duen bitartean, Udalak idazkiak eta dokumentuak aurkezteko epea luzatu ahal izango du.