Ordezkari ziurtagiria
ORDEZKARI ZIURTAGIRIA
Pertsona juridikoen ordezkariaren ziurtagiriak aukera ematen dio pertsona fisiko bati erakunde baten ordezkari gisa jarduteko bere ahalmenen eremu hertsian, hainbat tokitan identifikatzeko edo/eta dokumentuak sinatzeko (kontratuak, aktak, komunikazioak, jarraibideak, etab.).
Pasaiako Udalean Udalaren ordezkariaren ziurtagiria dute honako pertsona fisiko hauek:
- Udaleko alkate lehendakaria.
- Informatika arloko arduraduna (*)
- Espedienteen Kudeaketako teknikaria (*)
(*) Pertsona hauek Udalaren ordezkariaren ziurtagiria honako kasu hauetan soilik erabiltzeko baimena dute:
- Beste administrazio batzuekin egin beharreko administrazio-izapide elektronikoen ohiko kudeaketa egiteko, hau da, beste udalekin, Aldundiarekin eta Foru Ogasunarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, DGTarekin, Gizarte Segurantzarekin, Estatuko Gobernuaren beste sailekin. Esaterako: udalaren izenean eskari elektronikoak aurkeztea, dirulaguntzen kudeaketa elektronikoa egitea, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak igortzea eta jasotzea, etab.
- Hainbat erakundetan udaleko beste langileen profilak eta baimenak kudeatzeko (altak, bajak eta aldaketak).
- Goragokoek beste edozein izapide egiteko agintzen diotenean, eta haietan beharrezkoa denean identifikazioa edo sinadura Pasaiako Udaleko ordezkari moduan.