OLHZ
Nor gara?
Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroa udalaren eskola da eta doakoa da, lanbidea ikasi, eta lan arloan sartu nahi duten gazteei zuzendua, eta/edo zuzenean Lanbide Heziketako Erdi Mailako Gradua egiteko prestakuntza akademikoarekin jarraitu nahi duten gazteei begirakoa.
Zentroko instalazioak oso modernoak dira, eta irakasle taldeak eskarmentu handia du nerabeekin.
Ikasleen ezaugarriak nolakoak dira?
Gazteak dira, 15 eta 17 urte bitartekoak, DBHko graduatua ez dutenak.
Eskolaren eskaintza. Espezialitateak:
- Iturgintza, berokuntza. Etxebizitzen mantentze-lanak.
- Sukaldaritza
Programa:
Lehenengo maila: 990 ordu.
- Lantegia: aukeratutako lanbiderako trebetasuna eta ezagutza eskuratzea.
- Prestakuntza akademikoa.
- Tutoretza eta orientazioa.
2. maila: 1.010 ordu
- Lantegia: aukeratutako lanbiderako trebetasuna eta ezagutza eskuratzea.
- Prestakuntza akademikoa.
- Tutoretza eta orientazioa.
- Prestakuntza eta lanerako orientazioa.
- Prestakuntza laneko zentroetan. Praktikak enpresetan. 280 ordu.
Kokapena. Harremanetarako datuak.
Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroaren web orria
Bidasoa kalea 1-3. Trintxerpe. Pasaia.
Bisitak eta matrikulak egiteko harremanetarako telefonoa: 943 404894
Helbide elektronikoa: cip@pasaia.net