Landa eremuko garraioa

NEKAZAL EREMUKO GARRAIOA

BEHEMENDI Landa Garapen Elkarteak Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailarekin batera Oarsoaldeko beste herrietan martxan dagoen nekazal eremuko garraio zerbitzua Donibanen bizi diren adineko baserritarrei eskaini nahi die.

Zerbitzu hau herriko zerbitzu publiko zein pribatuetara hurbiltzeko (medikura joateko, erosketak egiteko,….) eta eskualdean ematen diren zerbitzu nagusienetara hurbiltzeko erabili daiteke. Goizez ematen da eta DOHAIN eskaintzen da.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko gidariari zuzenean deitu behar zaio 690-76.94.66 aldez aurretik (gutxienez bezperan) herrira edo eskualdeetako zerbitzuetara hurbiltzeko beharra baduzue.