Web edukia bistaratu

Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak

Osasunaren Mundu Erakundeak jarduera fisikoaren eta jarrera sedentarioen inguruko gidalerro berriak argitaratu ditu: mugimendu orok kontatzen du. 

Gomendioak 5 urtetik 65 urtera bitarteko populazio eta adin-talde guztiei zuzenduta daude, sexua, testuinguru kulturala edo egoera sozioekonomikoa edozein dela ere, eta pertsona guztientzat dira egokiak, edozein dela ere haien gaitasuna.

Biztanleria-segmentu bakoitzari buruzko gomendio aipagarrienak nabarmenduko ditugu:

  • Haur eta nerabeak: astean zehar, egunean batez beste 60 minutu egitea jarduera fisikoa, batez ere aerobikoa, intentsitate ertainekoa eta bizia. Jarrera sedentarioetan ematen duten denbora mugatu behar dute, batez ere pantaila aurrean igarotzen duten aisialdia.
  • Pertsona helduak: astean zehar intentsitate ertaineko jarduera fisiko aerobikoa gutxienez 150 eta 300 minutu artekoa izatea, edo intentsitate biziko jarduera fisiko aerobikoa gutxienez 75 eta 150 minutu artekoa izatea, edo intentsitate ertaineko eta biziko jardueren arteko konbinazio baliokidea izatea.
  • Adineko pertsonak: osagai anitzeko jarduera fisikoa egitea, oreka funtzionalari eta intentsitate ertaineko edo handiagoko indar-entrenamenduari lehentasuna ematen diotenak astean hiru egunetan edo gehiagotan, gaitasun funtzionala hobetzeko eta erorikoak saihesteko.
  • Emakume haurdunak eta erditu berriak: astean zehar, gutxienez, intentsitate ertaineko 150 minutuko jarduera fisiko aerobikoa egitea.
  • Afekzio kronikoak dituzten pertsona helduak eta adinekoak: astean bi egunetan edo gehiagotan muskuluak indartzeko intentsitate ertaineko eta altuagoko jarduerak egitea muskulu-talde handi guztiak lantzeko, horrek onura gehigarriak ekartzen baititu.
  • Desgaitasuna duten haur eta nerabeak: astean zehar, egunean batez beste 60 minutuko jarduera fisikoa egitea, batez ere aerobikoa, intentsitate moderatukoa edo bizia. Intentsitate biziko jarduera aerobikoak astean gutxienez hiru egunetan egiteaz gain, giharrak eta hezurrak indartzen dituzten jarduerak ere landu behar dira.
  • Desgaitasuna duten helduak: astean zehar, intentsitate ertaineko 150 eta 300 minutu bitarteko jarduera fisiko aerobikoa pilatzea, edo intentsitate biziko 75 eta 150 minutu artekoa, edo intentsitate ertaineko eta biziko jardueren arteko konbinazio baliokidea.

Beti jarrera sedentarioetan emandako denbora mugatzea eta horren ordez edozein intentsitateko jarduera fisikoa egitea gomendatzen da.

Gaixo kronikoek, desgaitasunen bat duten pertsonek eta haurdun dauden eta puerperioan dauden emakumeek gomendioak betetzen saiatu behar dute, ahal duten neurrian eta beren ahalmenaren arabera.

Gomendio berri hauek ezartzeko Fiona Bullek gidatutako ikerketa taldearen argitalpena hemen.

Gidalerro berri hauek honako bideo honetan islatzen dira.

Eta, hemen, gidalerro berrien aurkezpen saioaren laburpena.

Gidalerroek, berez, ez dute biztanleriaren jarduera fisikoaren maila handitzen. Jarduera fisikoa sustatzeko programen eta arau-erantzunen plangintza orientatzeko balio duen politika-esparru zabal baten beste elementu bat bezala ulertu behar dira.

Badugu lana aurretik.