Web edukia bistaratu

Auzotarrentzako Kontsulta

Herritarren artean zeuden iritzi desberdinak aintzat hartuz, 2008ko ekainan Alkatetza honek erabaki zuen atzeratzea Antxoko Biteri plazaren eremua hirigintza aldetik garatzen duen hitzarmenaren aldaketaren inguruko eztabaida; eta herritarrei aukera ematea prozesura biltzeko. Prozesu honi “denon artean eta denontzako ANTXO ERAIKIZ” izena eman genion.

Parte-hartze horren emaitzak eta ondorioak hauexek izan ziren:

  • Planeamenduaren inguruan ez dago adostasunik, ezta ondorio zehatzik ere.
  • Prozesuaren buruan, kontsulta zabalago bat egitea komeni den iritzia nagusitu da. Bestalde,  orain arte egindako eztabaida foroetan emandako iritziak eta hausnarketak beti modu pertsonalean egin dira eta ez inoren izenean.

Hau kontuan hartuta, alkatetzatik 2009ko otsailaren 11n ezohiko udalbatzarrerako deia eginik, proposatu genuen kontsulta zabalago bat egiteko erabakia hartzea. Eztabaida luze baten ondorioz, aho batez onartu zen “Antxoko Biteri Plazaren etorkizunaren inguruko parte-hartze prozesuaren ondorioz Adoste Foroak egindako proposamena onartzea eta Pasai Antxon eremu honen antolaketari buruzko kontsulta zabalago bat egitea”. Halaber, kontsulta honen inguruko xehetasunak Eledunen Batzordean aztertuko zirela adostu zen.

Horrela egin dugu eta Eledunen Batzordeko gehiengoaren adostasunarekin, kontsulta horrela gauzatuko dela erabaki dugu:

1. Kontsulta datorren martxoaren 28an egingo da, larunbata.
2. Kontsulta botazio bidez egingo da, eta herritarrek bi aukera izango dituzte erabakitzeko:

  •  “Udalak Biteri plazarako proiektua egikaritu beharko luke”
  •  “Udalak ez luke Biteri plazarako proiektua egikaritu behar”
3. Adinez nagusia izan eta Antxon edo Eskalantegi, Darieta, Lorete, Camino San Marcos, Sasuategi, Molinao, Zilargiñene eta Buenavista kaleetan erroldatua dagoen pertsona orok parte hartu ahal izango dute galdeketan.

4. Herritarren parte-hartzea erraztearren, hauek azken hauteskundeetan bozkatu zezaketen toki berean bozkatu ahal izango dute. Horretarako, 4 mahai osatuko dira: bi Antxoko Kultur Etxean eta beste bi Azokan. Mahaietatik 3 izango dira Antxoko barrutiko hauteskunde atalei dagozkienak eta laugarrena bozkatzera deituta dauden Donostian erroldatutako bizilagunentzat. Konkretuki, 2. eta 3. atalak (A eta B mahaiak) Kultur Etxean kokatuko dira eta 1. Atala (A eta B mahaiak), Donostian erroldatutako bizilagunentzako kutxarekin batera, Azokan izango dira.

5. Bozkatu ahal izateko ordutegia honako hau izango da: goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

6. Bozketaren prozesua modu egokian bideratzen dela bermatzeko, mahai bakoitzean gutxienez bi pertsona egotea aurreikusten da, herritar bakoitzak boto bakarra ematen duela eta adostutako baldintzak betetzen dituela baieztatzeko. Horretarako boluntarioak eskatuko ditugu, hau da, martxoaren 28an mahaietan egoteko prest dauden herritarrak. Pertsona hauek bi txandatan banatuko dira, lehenengoa 10:30etatik 15:00ak arte eta bigarrena 15:00etatik zenbaketa amaitu arte.

7. Erabakia hartu ahal izateko beharrezko informazioa izango dute herritar guztiek beraien etxeetako buzoietan jasoko duten eskuorri baten bitartez. Halaber, Udaleko web orrian ikusi ahal izango dute.
Amaitzeko, berretsi nahi dugu Antxoko herritarrek eskatutako ekimena dela hau, eta horregatik deitzen zaituztegu parte hartzera, guzti-guztiok garelako erabaki subjektu eta protagonista zuzenak gure herrian hartzen diren erabakietan.

EMAITZAK
   1. MAHAIA 2. MAHAIA  3. MAHAIA  PASAIA   DONOSTIA  GUZTIRA
 ERROLDA  1488  1476  1006  3970    
 EMANDAKO BOTOAK  256   374  201  831  117  948 
 PARTE-HARTZE %  17,20%  25,34%  19,98%  20,93%    
 BAI  49  56  50  155  33  188
 % BAI  19,14% 14,97%   24,88%  18,65%  28,21%  19,83%
 EZ  207  318  151  676  84  760
 % EZ  80,86%  85,03%  75,12%  81,35%  71,79%  80,17%
 

 

Fitxategiak