Web edukia bistaratu

 

Zer da?

Pasaiako Udalak Badia aktiboaren estrategian barruan antolaturiko egitasmo berri bat, non taldean Pasaiako Badiari bira emango zaion astean behin, nordicwalking eginez.

Zeintzuk dira helburuak?

  • Helburu nagusiak:
    • Helburu nagusiak, modalitatea ezagutzeaz gain, hauek dira: taldean jarduera fisikoa egitea, gure ingurua ezagutzea eta harremanak lantzea.
  • Helburu espezifikoak:
    • Sistema immunitarioa indartzea eta ongizate sentsazioa handitzea.
    • Beso eta hanken koordinazioa hobetzea.
    • Muskuluak indartzea oro har, eta bereziki besoetan eta hanketan.
    • Gorputzeko koipea murriztea.
    • Gorputz-jarrera hobetzea eta bizkarra indartzea.

Norentzat da?

Edonorentzat

Nola antolatuko da?

Astean behin egingo da ibilaldia: taldea Ibaiondo pilotalekutik abiatuko da  Donibanerantz. Han Donibaneko taldea batuko da martxara, ondoren motoran San Pedrora pasako dira eta azkenik Trintxerpera. Ibilaldia hasierako leku berean bukatuko da, Ibaiondon, alegia.

Noiz eta non?

  • Lehen ibilaldia: Irailaren 16ean 18:00etan.
  • Ikasturtean zehar ostegunero antolatuko da 18:00etatik 20:00etara.

Ibilbidea eta ordutegiak:

  • Ibaiondo: 18:00etan
  • P. Donibaneko Kirolguneko sarrera: 18:45ean
  • P.San Pedroko gimnasioa: 19:05ean
  • Trintxerpeko Alkateordetza, Bizkaia plaza: 19:15ean
  • Ibaiondo: 19:45ean

*Ordutegia ahalik eta zehatzen egiten saiatu gara, baina minutu batzuetako gorabehera egon daiteke. Geldiune bakoitzean komunera joateko aukera egongo da.
*Motora norberak ordaindu beharko du.

Saioetara eraman beharrekoa.

  • NordicWalking-eko makilak.
  • Musukoaren erabilera momenturo indarrean dauden neurrien baitan egongo da
  • Kirola egiteko arropa eta oinetako erosoak.
  • Hidratazioa egokia izan dadin, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari.

Nola parte hartu? 

  • Parte hartu nahi duen orok Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientatzailearekin (Xabi) jarri behar du harremanetan.
  • Doakoa da.
  • Dena dela, ikastaroa abian jarri ondoren ere irekita utziko da izena emateko aukera.
  • Telefonoa: 634555049
  • Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net

Arautegi orokorra:

  • Whatsapp talde bat egingo da parte-hartzaileekin.
  • Ostegunero 12:00etan baieztatuko da arratsaldeko saioa nola antolatuko den. 
  • Hasiera batean eguraldiak ez du irteera baldintzatuko; baina, eguraldiaren iragarpena oso txarra bada, ibilaldia bertan behera utz daiteke, eta ordutegi horretan Ibaiondon bertan (estalpean) edo inguruetan saio berezia antolatuko da. Hortaz, ez da inoiz erabat bertan bera geldituko.
  • Parte-hartzaileak nahi duten tokian batu daitezke taldera, eta nahi duten momentuan utzi ahal izango dute ibilaldia, arduradunari esan ondoren. Tropela ez da geldituko, eta ezarritako ordutegiak errespetatuko dira. Barrutietatik pasatzeko ezarri diren ordutegiek markatuko dute ibilaldiaren erritmoa; beraz norberak baloratu beharko du intentsitate horretara nola egokitu daitekeen.


COVID protokoloa

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, indarrean dauden araudien arabera.
  • Taldeak eta pertsonen arteko distantziak indarrean dauden neurrien baitan antolatuko dira. 
  • Bertaratzen direnentzako gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.