Maiatzak 3: San Pedroko kultura-azpiegiturak zehazteko den parte hartze-prozesuko beste saio baterako deia

Bilera Berria

San Pedroko herritarrek maiatzaren 3an, larunbata, goizeko 10:00etan, kultura-ekipamendu eta kultura-beharren inguruko laugarren eta azken parte hartze-saioa egingo dute. Aurreko hiru saioetan herritarrek denbora falta izan zela aipatu zutenez, azken saio bat egin beharra zegoela adierazi zuten.

Eskaera horri erantzuteko Udalak laugarren saio batera gonbidatu nahi ditu sanpedrotarrak, aurreko saioetan bezala, Kultur Aretoan egiteko. Parte hartzeko prozesua dinamizatzen ari den lantaldeak “Adostasunak berretsi eta etorkizuneko pausoak zehaztu” izenburua jarri dio laugarren saioari, eta hori izango da, hain zuzen, batzarraren helburua.

Aurreko saioen deialdi eta aktak