Udaleko irudi korporatiboa

PASAIAKO UDALAREN IRUDI KORPORATIBOA

2015eko urrian, Udalak erabaki zuen abian jartzea Pasaiako Udalaren logotipo eta irudi korporatiboa hautatzeko lehiaketa, eta halaber prozesu hori kudeatuko duten arauak onartzea. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 209. zenbakian argitaratu zen, 2015/11/2an, eta baita Udalaren kontratatzailearen profilean ere.

Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, 58 lan jaso ziren. Horietatik 6 ez ziren onartu, ez baitzituzten arauak betetzen (ez zuten memoriarik edo euskarri digitalik erantsi). Horietako batek memoria bazuela egiaztatu ondoren, azkenean onartu egin zen.

Arauek lau epaimahai aurreikusten zituzten. Mahai bakoitzak gehienez 250 puntu eman zezakeen:

  • Ordezkari politikoen mahaia.
  • Pasaiako bizilagunen mahaia.
  • Pasaiako merkatarien mahaia.
  • Pasaiako elkarteen mahaia.

Otsailaren 8tik 21era botazio epe bat zabaldu zen. Lau mahaietako boto guztiak zenbatu ondoren,  “Itsas atea” goitizenarekin IRARKI arkitektura estudioak aurkeztutako 21. proposamenak jaso zituen puntu gehien (AKTA). Estudio hau Blanca Pita Martinek eta Eñaut Legarda Maconek osatzen dute.

Prozesua amaitzeko, alkateak, 2016ko maiatzaren 17ko ebazpen baten bitartez, irudi korporatibo berria onartu zuen.

 

Logotipoa

MEMORIA [pdf 1,6 Mb]

Irudiaren jatorria eta sortzeko prozesuaren azalpenak.

 

Logotipoa

ESKULIBURUA [pdf 8,5 Mb]

Logotipoa modu egokian erabiltzeko jarraibideak.

Adibide batzuk: