Lege oharra

Egoitza elektronikoa

Pasaiako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza

3. artikulua.    Egoitza elektronikoa.

  1. Hiritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/07 Legearen 10. artikuluan jasotakoari jarraikiz, http://www.pasaia.net web-gunea izango da Pasaiako Udalaren Egoitza Elektronikoa.
  2. Halaber, egoitza elektronikoaren parte izango dira «pasaia.net» eta «pasaia.org» domeinuetan dauden web-guneak, http://www.pasaia.net orrian esteka espresa baldin badute.
  3. Pasaiako Udalaren egoitza elektronikoaren zati izango dira, halaber, Udalaren jabetzako datuak argitaratzen eta kudeatzen dituzten web-guneak, betiere 2003ko martxoaren 19an Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearekin (IZFE S.A.) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren edo horren ondorengoen, ordezkoen edo osagarrien babesean.  
  4. Egoitza elektroniko horretatik eratorritako egoitza elektronikotzat hartuko dira hauek: «Pasaiako Udal Euskaltegia», «Pasaia Musikal», «Pasaiako Zaharren Udal Egoitza» eta «Kirol Patronatua» udal-fundazio publikoak, nahiz etorkizunean eratu daitezkeen beste batzuk.          
  5. Bitarteko elektronikoen bidez Udala edo herritarrak baimendu behar direnean jarduera, prozedura eta zebitzuetarako, hori egoitza elektronikoaren bidez egingo da.     
  6. Egoitza elektronikoa kudeatzeko arduraduna Pasaiako Udaleko Antolaketa eta Giza Baliabideen Saila da.
     

Pasaiako udalak bere egoitza elektronikoaren bidez, Pasaiaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Pasaiako udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Pasaiako udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Pasaiako udala da pasaia.net domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Egoitza elektronikoan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Testu osoa (GAO 2010/03/29): Pasaiako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza

DATU PERTSONALAK BABESTEA