DONIBANEKO KULTURGUNEA
Helbidea: DONIBANE KALEA, 1. – 20110 Pasaia
UBERA udal liburutegiaz gain, Donibaneko Kulturguneak areto hauek ditu:
Juanba Berasategi espazio eszenikoa
Ekitaldi areto honek 196 eserleku ditu, horietatik 4 gurpildun aulkientzat. Bertan antzerkia, dantza, zinea, hitzaldiak eta abar egiteko aukera dago. Bestalde, aulkiak jasotzeko aukera dagoenez, kontzertuak, jardunaldiak eta beste hainbat ekitaldi programatzeko aukera ematen du.
Topagune gela
15 lagunentzako aforoa du, proiektorea eta pantailarekin.
Sorkuntza gela
10 lagunentzako aforoa duen gela.
Komunikazio gela
30 lagunentzako lekua duen bilera gela. Soinu ekipoa, pantaila eta proiektorea daude. Hitzaldiak, proiekzioak, ikastaroak eta abar egin daitezke.
Erabilera anitzeko gela
190 m²ko gela argia. Emanaldi txikiak, erakusketak, ikastaroak eta abar egiteko aukera ematen du.