Kirol aholku kontseilua
Pasaiako Udalak 2017ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran erabaki zuen Pasaiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Aholku Kontseilua sortzea.
Onartutako funtzionamendu arautegiaren arabera, lehen artikuluan ezartzen da ordezkari bana izango dutela Kontseiluan legez eratutako kirol elkarte edo sozietateek, betiere parte hartzeko gogoa adierazi badute, eta beren jarduerak Pasaiako udalerrian egiten badituzte. Ordezkari horiek elkarte edo sozietateek berek aukeratuko dituzte beren barneko antolakuntza eta funtzionamenduko arauen arabera. Aipatutako elkarte eta sozietateek Udaleko erregistroan aurkeztutako idatzi bidez erakutsi behar dute Kontseiluan parte hartzeko borondatea, eta idatzi horretan ordezkaria eta haren ordezkoa izendatu behar dituzte.
Beraz, Pasaiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Aholku Kontseiluan parte hartu nahi baduzue, eskaera-orria erregistratu Udalean, eta bertan ordezkaria eta ordezkoa izendatu. Kontseilua lehenbailehen era dadin, eskatzen zaizue lehenbailehen izendatzeko ordezkaria eta ordezkoa.
Aipatutako osoko bilkuran onartu zen Pasaiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Aholku Kontseiluaren funtzionamendu arautegia.