Donibaneko puntetako bideko kantina
Donibaneko Puntetako Bideko Kantina
Pasai Donibaneko puntetako pasealekuaren bukaeran (ikusi mapa) kantina-taberna bat dago. Eraikin horren jabea udala da; eta taberna ustiatzeko, 4 urterako administrazio-emakida eman da.
Inguru hori oinezkoentzako gunea denez gero, kantinara iristeko modu bakarra oinez joatea da. Oso txango erakargarria da, portuko sarreraren paretik baitoa. Donibaneko plazatik kantinaraino 15-20 minutu inguru emango ditugu.
Bertan ogitartekoak, pintxoak, sardina erreak, edariak etab. zerbitzatzen dira.
Kantina zabalik egongo da ekainaren 1etik irailaren 30era (data biak barne), Aste Santuko bi asteetan eta zubi guztietan. Dena den, arrazoi benetan larriak edota eguraldi kaxkarra medio, kantina itxita egon daiteke.
Esandako data horietaz aparte, esleipendunak nahi duen beste edozein egunetan zabal dezake kantina.
Zabalik dagoenean gutxieneko ordutegia goizeko 11:00etatik gaueko 20:00ak arte izango da.
Dena den, esleipendunak nahi badu, ordutegia zabaldu dezake, betiere itxierako ordutegi hauek errespetatuz:
- Urriaren 1etik maiatzaren 31 arte:
Astelehenetik ostegunera eta igandeetan 00:30ak arte.
Ostiral, larunbat eta jaiegunetan 01.30 arte.
- Ekainaren 1etik irailaren 30 arte:
Astelehenetik ostegunera eta igandeetan 01:00ak arte.
Ostiral, larunbat eta jaiegunetan 02.00ak arte.
- Aste Santuko ostegunetik astelehena arte 02:00ak arte egunero.