Jarduera automatizatuak
JARDUERA AUTOMATIZATUAK
40/2015 Legearen 41.1 artikuluak honela definitzen du administrazio-jarduketa automatizatua: Administrazio-jarduketa automatizatutzat hartuko da edozein egintza edo jarduketa, administrazio publiko batek osorik bitarteko elektronikoz egina administrazio-prozedura baten barruan, enplegatu publiko baten zuzeneko esku-hartzerik gabea.
Administrazio-jarduketa automatizatuek ondorengo aukerak ematen dituzte:
- Herritarrek aurkeztutako eskaerei erantzuteko denborak murriztea.
- Automatizatzen diren kudeaketekin zerikusia duten administrazio-arloko lan-kargak arintzea.
- Udal-langileak balio erantsirik ematen ez duten zeregin errepikakorretatik ordezkatzea.
- Erabilgarritasun handiko zerbitzuak izatea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan, normalizazio handiarekin.
- Datuak eta dokumentuak beste administrazio batzuekin partekatzea, interesdunek aurkeztu beharrik izan ez dezaten.
Pasaiako Udalak indarrean dituen jarduketa automatizatuak.
- Biztanleen udal-errolda. Agiriak ematea.
- Udalaren diru-bilketa. Ordainagirien jaulkipena. Jakinarazpenak jaulkitzeko hainbat prozesu. Epeen araberako hainbat kalkulu.
- Sarrera-erregistroa. Erregistroko alta-prozesuetan, emate-egiaztagiria egitea.
- Elkarreragingarritasuna. Datuen truke automatizatua hainbat administraziorekin, NISAEren bidez, udal-eskumenak kudeatzeko.
Jarduketa automatizatuetarako Udalak zigilu elektroniko bat erabiltzen du.