Jarduera lizentziak
ZER EGIN BEHAR DUT JARDUERA BAT MARTXAN JARTZEKO?
1. EMAN BEHARREKO PAUSUAK
1.1. Zein jarduera-mota egin nahi dut?
2 jarduera-mota daude: lizentzia behar duten jarduerak eta aurretiazko komunikazioa behar dutenak.
EAEko Ingurumena babesteko otsailaren 26ko 3/98 Lege Orokorraren II. Eranskinak bereizten ditu lizentzia behar dutenak aurretiazko komunikazioa behar dutenetatik. Hona hemen adibide batzuk (tipikoenak):
- Lizentzia behar duten jarduerak (3/98 Legearen II. Eranskina A): tailer mekanikoak, pub eta diskotekak (3. taldeko ostalaritzako jarduerak), musikadun tabernak (2. taldeko tabernak, musika-ekipodunak), industriak, etab.
- Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduerak: komertzioak, ile-apaindegiak, bulegoak, garajeak, musika gabeko tabernak (2. taldeko tabernak, musika-ekiporik gabeak, bakarrik telebista).
Praktikan, bien arteko diferentzia da lehenbizikoek obra-lizentzia baino lehen ingurumen lizentzia behar dutela, eta horrek, noski, tramitazio luzeagoa behar du: mugakideei jakinaraztea, GAOn argitaratzea espediente hasieraren argitalpena, Osakidetzako txostena, GFAko Ingurumen Sailaren txostena (Eusko Jaurlaritza industria jardueren kasuan).
1.2. Lokalean obra egin behar dut?
Jarduera titularrak lokalean egin nahi izan ditzakeen aldaketez gain, zenbaitetan beharrezkoa izango da lokalean obrak egitea. Zehazki, lokalak arautegiaren arabera aplikagarri zaizkion baldintza teknikoak betetzen ez baditu, Udalak behartu egingo du titularra egin behar diren egokitze lanak egitera.
Orientazio moduan, ez modu exhaustiboan, aplikagarri den arautegia hauxe da:
- Lokaletan, oro har:
- AASS-Arau Subsidiarioen 74. Artikulua (239. orrialdea).
- Irisgarritasuna. Lokal GUZTIEK irisgarriak izan behar dute 2017ko abenduaren 4tik aurrera.
- Eraikuntzaren Kode Teknikoa: ESI-OD eta SS-OD bereziki.
- Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa (BTEE).
- Ostalaritzako lokalak:
- Aurrekoez gain, Zarataren gaineko 213/2012 Dekretua. Isolamendu akustiko gutxienekoa.
- Osasun arautegia.
- Garajeak:
- Industri pabiloiak.
- Industri instalazioetan Suteen aurkako Segurtasuna bermatzeko Erregelamendua.
- Añarbeko Uren Isurketa Erregelamendua.
- Ingurumen arautegi sektorial gehigarria: Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak dituzten instalazioen baimena, Hondakinak (arriskutsuak eta ez arriskutsuak), JPH eta ILJBra isurtzeko Erregelamendua, Lurzoru kutsatuak, PKB (produktu kimikoen biltegiratzea), etab.
2. EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK
2.1. JARDUERA LIZENTZIA
Zer da?
Ingurumen inpaktu handiagoa duten jarduerek behar duten aurretiko lizentzia: tailer mekanikoak, pub eta diskotekak, musikadun tabernak, industriak, etab.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (teknikari gaituak sinatua)
- Jardueraren deskribapena jasotzen duen memoria: Lokalaren deskribapena (azalerak), aurrekariak, jardueraren deskribapena (ekoizpen prozesua, instalazioak, makineria), jarduerari loturiko ingurumen inpaktuak (isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, etab.), arautegi aplikagarria bete den frogagiria.
- Planoak: egoera, kokapena, oinplano akotatua, instalazioak, sekzioak, fatxadak, etab.
OHARRA:
Aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoaren ezaugarriek teknikari bat kontratatzea eskatzen dute.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikus izapidearen fitxa: Jarduera-lizentziak
2.2. LOKALAK EGOKITZEKO OBRA LIZENTZIA
Zer da?
- Jarduerak egiteko diren pabiloiak eta lokalak egokitzeko obretarako beharrezkoa den aurretiazko lizentzia.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (teknikari gaituak sinatua):
- Egin beharreko obrak deskribatzen dituen proiektu teknikoa edo memoria (dagokionaren arabera). Arautegi aplikagarria bete den frogagiria.
- Egungo egoerari eta proposamenari buruzko planoa: egoera, kokapena, oinplano akotatua, instalazioak, sekzioak, fatxadak, etab.
- Aurrekontua atalka xehatua.
- Hondakinen kudeaketari buruzko plana.
OHARRAK:
- Aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoaren ezaugarriek teknikari bat kontratatzea eskatzen dute.
- Lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, jardueraren eta obra lizentziaren eskaria aldi berean aurkez liteke dokumentazio tekniko bakarra aurkezturik.
Informazio gehiago:
2.3. JARDUERAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIOA
Zer da?
Edozein jarduera egin aurretik egin beharreko izapidea da (lizentzia behar duen jarduera izan edo ez), hala behar izanez gero, beharrezko egokitze lanak egin ondoren.
Dokumentazioa aurkeztutakoan, jarduera has liteke titularraren eta ziurtagiria sinatu duen teknikariaren erantzukizunpean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (teknikari gaituak sinatua):
- Ziurtagiri teknikoa, teknikari gaitu batek egina, jarduera eta instalazioa aurkeztutako dokumentazio teknikoari egokitzen zaizkiola eta ingurumen-baldintza guztiak betetzen dituela jasotzen duena.
- Jarduera deskribatzen duen ingurumen memoria: Lokalaren deskribapena (azalerak), aurrekariak, jardueraren deskribapena (ekoizpen prozesua, instalazioak, makineria), jarduerari loturiko ingurumen inpaktuak (isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, etab.), arautegi aplikagarria bete den frogagiria.
- Planoak: egoera, kokapena, oinplano akotatua, instalazioak, sekzioak, fatxadak, etab.
- Buletin elektrikoa
- Suteen aurkako instalazioen mantentze-lanerako kontratua, mantentze-lanetako enpresa batek sinatua.
- Jarduera egiteko beharrezko diren baimen sektorialak.
OHARRAK:
- Aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoaren ezaugarriek teknikari bat kontratatzea eskatzen dute.
- Baldin eta jarduera hasi aurretik jarduera lizentzia edo obra lizentzia izapidetu bada, eta ingurumen memoria aurreko izapideetan jada aurkeztu dela jotzen bada, espresuki adierazi beharko da zirkunstantzia hori. Kasu horretan, Udalak jo dezake ingurumen memoria aldez aurretik aurkeztua dela jada.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus dagokion fitxa: Jardueren aurretiazko komunikazioa
2.4. UDALAREN ONIRITZIA
Aurretiko komunikazioa egiteko behar den dokumentazio teknikoa baliozkotu eta osatutakoan, Udalak oniritzia emango dio, eta jarduera egiteko behar diren neurri zuzentzaileak ezarriko ditu.
Udalak oniritzia eman baino lehen, jarduera ikuskatzera joatea izango du.