Jarduera ardatzak
Jarduera Ardatzak
2014. urteko jarduera-ardatzak
- Gastu arruntari eustea: Udala herritarrengandik gertuen dagoen erakundea izaki, ezinbestekoa da gastu arruntari eustea, ematen diren zerbitzuak murriztu gabe, eta baliabide materialak eta giza baliabideak optimizatuz.
- Udalerri osoan hondakinak biltzeko sistema berria abian jartzea: gaikako bilketa-sistema berriarekin 140.000 euroko aurrezpena aurreikusten da urtero. Egindako inbertsioa 5 urtetan berreskuratuko da, 17 lanpostu berri sortuko dira, eta hondakinen gaikako bilketaren tasa, Donibanen frogatu den bezala, % 80an kokatuko da.
- Garbiketa-zerbitzuaren kudeaketa berreskuratzea: zerbitzu-kontratua iraungitzen denean, Udalak hartuko du bere gain kudeaketa, gastuak aurreztu eta zerbitzua hobetzeko. 380.000 euroko aurrezpena aurreikusten da 2015. urtean.
- Sektore ahulenei bideratutako laguntzak handitzea: gizarte-larrialdietarako laguntzak handitzea eta zergak eta tasak ordaintzeko laguntzak mantentzea da helburua. Horrenbestez, aurrekontu osoaren % 20 bideratzen da sail honetara. 2011tik Gizarte Ekintzak % 17,77ko igoera izan du.
- Aurrekontu arrunta % 6,86 igo da aurreko ekitaldiarekiko. Guztira 22.500.000 eurokoa da.
2014. urtean landuko diren proiektu garrantzitsuenak
DONIBANE
- Parte-hartze prozesuan osatu zen Alaburtzako proiektua izapidetzen hasi.
- Gizarte- eta kultura-eraikinaren zati bat abian jarri.
- Arrokaundietako deposituan ur-sarreren kontrola egin eta turbidimetroa jarri.
- Errotetan Zerbitzu Sailerako azpiegitura egokitu.
SAN PEDRO
- Ondartxo bidearen konponketa eta ontziolarako egokitzapenarekin jarraitu.
- Gizarte- eta kultura-beharrei buruzko parte-hartze prozesua egin eta proiektuaren definizioa adostu.
- Haur parkea egin.
TRINTXERPE
- Euskadi etorbidearen urbanizazio-proiektua gauzatu.
- Andonaegi futbol zelaia berritu.
- Ciriza eraikinaren erabilerari buruzko parte-hartze prozesua bideratu.
ANTXO
- Frontoi berriaren eraikitze-lanak hasi.
- Udal bulegoak egokitu, herritarren arreta hobetzeko.
- Mugikortasun politika berria gauzatu, eta bertakoek aparkatzeko guneak sortu.