NOIZ OSPATZEN DIRA JAI NAGUSIAK PASAIAN?
Jakina den bezala, Pasaiak lau barruti ditu eta bakoitzak bere zaindaria ohoratzen duenez gero, jaiak ere hainbat alditan ospatzen dira:
Aste santua
Donibaneko ostiral santuko prozesioa turismo-interesekoa izendatu zuen Jaurlaritzak 2017an.
Ekainaren 24aren inguruan, SAN JUAN jaiak PASAI DONIBANEN.
Ekainaren 24an ospatzen da San Juan eguna. Bezperan, zuhaitzaren inguruan aurreskua dantzatu ohi da eta ilunabarrean su garbitzailea piztu.
Ekainaren 29aren inguruan, SAN PEDRO jaiak SAN PEDRON.
Ekainaren 29an ospatzen da San Pedro eguna. Sonatuak dira Inude eta Artzaien desfilea, koadrilen arteko lehiak eta musika emankizunak.
Uztailaren 7aren inguruan, SAN FERMIN jaiak ANTXON.
Uztailaren 7an ospatzen da San Fermin eguna. Giro paregabeko jaiak izaten dira, eta inguruko herrietako jende andana hurbildu ohi da Antxora. Ospe handia daukate desfileak, barrakek eta bestelako ikuskizunek.
Uztailaren 16aren inguruan, KARMENGO AMAREN jaiak TRINTXERPEN.
Uztailaren 16an ospatzen da Karmengo Amaren eguna. Aldarte ezin hobean, Trintxerpetarrek danborren doinuekin eta beste hamaika ekimenekin ospatu ohi dituzte beren jaiak.
Uztailaren 25etik 31ra, SANTIO eta SAN INAZIO jaiak DONIBANEN.
Donibanek bigarrenez ospatzen ditu jaiak uztailean. Merezitako fama daukate Santa Ana eguneko habanerek (uztailaren 26an) eta San Pantaleon egunean su eztian erre eta doan banatu ohi diren sardinek ere (uztailaren 27an).
ITSAS FESTIBALA
2018ko maiatzan Pasaiako Itsas Festibalaren lehen edizioa egin zen. 115.000 lagun baina gehiago hurbildu ziren Pasaiako portuko eremura, ontzi tradizionalen joan-etorrerak ikustera, edota antolatu ziren kulturaren, gastronomiaren eta musikaren arloko jarduerekin gozatzera.
BESTE JAI BATZUK
Pasaitarrok erraz aurkitzen ditugu bizitzaren edertasuna ospatzeko hamaika motibo. Horregatik, urtean zehar pozik elkartzen gera musikaren eta bazkari zein afari goxoen inguruan. Aipamen berezia merezi dute eguberrietan antolatu ohi diren emankizunek, edota inauterietan egiten diren desfile eta ikuskizun apartek.
Gainera, Udalak antolatutakoez gain, sarritan herriko talde eta elkarteek ospazkizun bereziak antolatu ohi dituzte.
JAIEN ANTOLAKETA
Barruti bakoitzeko jaiak antolatzeko herriko talde eta elkarteekin osatutako Jai Batzorde bana osatzen da. Batzordeetako buruak barrutietako alkateordeak izaten dira.

Aldaketak Santiago jaietako egitarauan eguraldiarengatik
San Pantaleon eguneko ekintzak igandera pasa dira
Argitaratze-data: 2019-07-26


Aldaketak aparkalekuetan eta trafikoan Santiago jaiengatik
Donibane, uztailaren 22tik abuztuaren 1era
Argitaratze-data: 2019-07-18

Aparkalekuak eta trafiko aldaketak Karmen jaietan
Trintxerpen, uztailaren 9tik 15era
Argitaratze-data: 2019-07-10



San Ferminetan Luzuriagako eremuan ezingo da apartaktu
Feriak muntatuko dira uztailaren 2tik 11 arte
Argitaratze-data: 2019-07-01


Ostalaritza-establezimenduak ixteko ordutegia luzatzeko dekretua
Lau barruteietako jaietan
Argitaratze-data: 2019-06-27


San Juan suak: Su eskola fundazioaren segurtasun aholkuak
Argitaratze-data: 2019-06-18


Hainbat ekitaldi maiatzaren 30etik ekainaren 29a arte
Argitaratze-data: 2019-06-12

Trafiko aldaketak San Juan jaietan
Donibanen, ekainaren 14, 15, 21, 22, 23, 24 eta 29an
Argitaratze-data: 2019-06-12

2019ko San Pantaleon egunerako postuak
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 5a arte
Argitaratze-data: 2019-06-12

San Fermin 2019 kartel lehiaketaren garailea
Egilea: Beñat García Sagarzazu
Argitaratze-data: 2019-05-30


San Fermin 2019 kartel lehiaketa
Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 27a arte
Argitaratze-data: 2019-05-16


Apirilaren 27an 12:00etan, Donibaneko herriko plazan
Argitaratze-data: 2019-04-25