Azalpenak
Zer da JABETZE ESKOLA?
Pasaiako Jabekuntza Eskola 2013an sortu zen, eta bertan, adin, jatorri eta nortasun guztietako pasaitarrek bat egiten dugu gure eskubideak indartzeko, gure autonomia hobetzeko eta ikuspegi feministatik gure buruarekiko konfiantza handitzeko.
Edizio berri bakoitzean, Eskolak talde iraunkorrak, ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak ditu, Pasaiako emakumeen banakako eta taldeko partaidetza eta ahalduntzea sustatzeko askotariko gaiak eskaintzeko.
Eskola espazio segurua da, eta, bertan, emakumeok gure ahalduntze eta eraldatze pertsonalean zein kolektiboan laguntzen diguten esperientziak, jakintzak eta tresnak eskura ditzakegu.
Leku honetan, genero-rolak zalantzan jartzen ditugu, agindu patriarkalak hausten ditugu eta gure artean laguntza-sareak ehuntzen ditugu, Pasaia berdintasunezkoa, ahizpatasunezkoa eta indarkeria matxistarik gabea izan dadin.
Izena eman!
Eman izena urtarrilaren 30a baino lehen, bete itzazu zure datuak orri honetan eta aukeratu zein ikastaro nahi duzun. HEMEN deskargatu eta inprimatu dezakezu eta zure barrutiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan entregatu.
Jabetze eskolaren inguruko berriak
Pasaiako Jabetze Eskola abian jarriko da hogei proposamenekin eta berrikuntza batzuekin
Matrikulatzeko epea irailaren 15etik urriaren 5era izango da
Argitaratze-data: 2025-09-12
Pasaiako Jabetze Eskolaren neguko eta udaberriko programa
Izena emateko epea urtarrilaren 15etik 30era arte (biak barne)
Argitaratze-data: 2025-01-10
Kolonbia protagonista izango da Pasaiako emakumeentzako topagunean, jatorria edozein dela ere
Azaroaren 6an Trintxerpen
Argitaratze-data: 2024-10-31
"Jatorri askotariko emakumeen taldea" programaren ikasturte hasiera
Urrian 2an, Trintxerpen
Argitaratze-data: 2024-10-01
Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria
Izen-ematea irailaren 9tik 24ra
Argitaratze-data: 2024-09-04







