Bannerra eta aurkezpen testua
Itsas kultur ondarea, gure lurraldearen dinamizatzaile baliotsua denaren erakusle dira festibalak lortu duen arrakasta eta kultura, portu eta hainbat eskifaia ezberdinen pate hartzea. Errealitate honek benetakotasunarekin dugun konpromisoa indartzera eta ondare-balioa duten ontziei protagonismoa ematen jarraitzera bultzatzen gaitu. Ontzien kalitatea eta itsas kultura-aniztasuna dira Pasaia Itsas Festibalaren izaeraren funtsa, eta elkartasuna eta jasangarritasuna, gure jarduera guztietan presente dauden oinarrizko balioak.
Gizakiok itsasoarekin izan dugun eta dugun harremana ezagutza-iturri bat da oraindik ere, etengabe aberastu eta ospatzeko arrazoi bat; horregatik, 2024an maiatzaren 9tik 12ra egingo den topaketa honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Ospakizun hori lehorreko zein itsasoko jardueretan gauzatuko da, antzinako kultura horren errespetuaren, sustapenaren eta parte-hartzearen balioekin bat etorriz. Lau egunez, hainbat herrialdetako ontziek bisitatuko gaituzte, eta itsasoarekin lotutako gastronomiaren, musikaren eta lanbideen bitartez, hainbat itsas kultura nahastuko dira. Festibal honetan, adin guztietako bisitariek topatuko dituzte intereseko hainbat ekintza eta txoko; errepikatuko dute seguru!