Illunbe Txikitxoak
Illunbe Txikitxoak
Era jostagarrian kantatzen ikastea eta haurrei musika-heziketa eskaintzea, kantuarekin goza dezaten; horiexek dira 2001eko irailean Trintxerpen sortu zen abesbatza honen helburu nagusiak.
6 eta 9 urte bitarteko 20 bat haurrek osatzen duten Illunbe Txikitxoak taldeak era guztietako errepertorioak dauzka, gehienetan instrumentuen laguntzarekin.
Abesbatza Gorka Mirandak sortu zuen eta 2003 arte bera izan zen zuzendaria. 2002ko martxoan egin zuen aurkezpena Trintxerpeko Karmengo Ama elizan.
Gaur egun Miren Jone Taibo da zuzendaria.