Illunbe musika banda
Illunbe Musika Banda
Trintxerpeko Illunbe musika-banda 1978-79an hasi zen jotzen eta lehenengo kontzertua Trintxerpeko jaietan eman zuen, 1979ko uztailaren 14an, Jose Luis Oconen zuzendaritzapean.
Banda osatzen duten kide guztiek Illunbe musika-eskolan eta Pasaia Musikal kontserbatorioan ikasi dute.
Musika-bandaren programazioa zabala da. Pasaiako Udalak barrutietan antolatzen dituen kontzertu-saioetan parte hartzen du. Horretaz gain, trukeak egiten dituzte beste musika-eskola eta musika-banda batzuekin. Trintxerpen hileroko programazioa izaten dute eta herriko jaietan, erregeen kabalgatan eta kaldereroetan parte hartzen dute. 16-18 ekitaldi izaten dituzte urtean.
Donostiako Aste Nagusian kontzertuak eman dituzte, baita Donostiako Euskal Jaietan eta Donostian udaberriko kontzertuetan ere hartzen dute parte.
Pasaia Musikaleko irakasle Fran Berra da zuzendaria.