Illunbe akordeoi-orkestra

Illunbe Akordeoi-Orkestra

“Illunbe” akordeoi-orkestra 1985. urtean sortu zen eta hasieratik José Juan Zubillagaren zuzendaritzapean egon da. Gaur egun 25 pertsonek osatzen dute eta kideen bataz besteko adina 23 urtekoa da. Taldeko kide batzuk profesionalak dira akordeoiaren arloan; beste batzuk, berriz,horretarako prestatzen ari dira.

Bestalde, “ILLUNBE” akordeoi-orkestrak kontzertu eta saio asko eman ditu han eta hemen, eta edonon, publikoarengandik txalo beroak jasotzen ditu. “ILLUNBE” akordeoi-orkestraren errepertorioa oso zabala da: 200 obra baino gehiagoz osatua dago. Hainbat estilotako eta hainbat musikagileren lanez jositako errepertorioa da; Häendel, Haydn, J.S.Bach eta Strauss, esaterako. Akordeoirako bereziki egindako obrak ere jotzen dituzte, Bui, Mohr, Luck eta Aragües musikagileenak, besteak beste.

Orkestraren garaipen-zerrenda

1991. Urrezko domina eta garaikurra Madrilen ospatu zen “Reina Sofía” Nazioarteko Akordeoi lehiaketan; hurrengo lehiaketako galarako gonbidapena ere jaso zuen.

1993. 1. Saria Orkestra Handien kategorian, Santanderko “Palacio de Festivales” izeneko jaialdi-jauregian ospatu zen 36. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan.

1994. Urrezko domina Andréxieux Bouthéon-en (Frantzia) ospatu zen “Gran Prix Internacional” Akordeoi Lehiaketan.

1995. 3. Saria Ancoran (Italia) ospatu zen “Castelfidardo Hiria” Nazioarteko Lehiaketan.

1997. Zilarrezko domina, urriaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Bischwiller-en (Frantzia) ospatu zen 17. “Gran Prix Internacional”  lehiaketan.

2000. 1. Saria Ohorezko Orkestren kategorian, Akordeoi Orkestren “Irun Hiria Nazioarteko Lehiaketan”.

2000. Urrezko domina eta garaikurra, Genova-Thonexen ospatu zen Piano-Akordeoi-Keyboard-en “Grand Prix Internacional” lehiaketan.

2004. Ohorezko Diploma “Ganbera musika” kategorian, Zaragozako “ Palacio de Festivales” jaialdi-jauregian ospatu zen Nazioarteko Musika Lehiaketan.

2006. 1. Saria Arrasateko IV. Akordeoi Orkestra Leihaketaren maila gorenean.

Orkestraren diska berria

XX. urteurrena dela bide, Illunbe akordeoi-orkestrak lehenengo disko hau grabatu du eta honekin urte hauetan guztietan zehar orkestran parte hartu duten pertsona guztiak omendu nahi ditu.

Programa
1. París………………………………Arr. J.Mornet
2. Fantasía Ibérica………………… ..Gerhard Mohr
3. Hiru euskal kanta…………………….Tomás Aragües
         a. Zortzikoa eta abestia

        b. Ara nun diran
         c. Aldapeko
4. Fantasía Rusa……………………….Jörg Draeger
5. Tanz in der Taiga
6. La Boda de Luís Alfonso

Grabaketa lekua: Illunbe akordeoi-orkestraren entsegu-gela.
Produkzioa: Illunbe akordeoi-orkestra.

Oharra:
Jar zaitez gurekin harremanetan diskaren kopia bat lortzeko.