Heldufit

HELDUFIT PROGRAMA

Gure orientazio zerbitzuko erabiltzaile direnek, betiko zerbitzuak edukitzeaz gain, ikasturte honetan ere jarduera gehigarri batean parte hartzeko aukera izango dute. Jarduera hori Heldufit programa da.

Pasaiako Kirol Orientazio Zerbitzuaren erabiltzaileek, orientatzaileak bidalitako ariketak taldean burutu ahal izatea eta orientatzailearen laguntza zuzena edukitzea ahalbidetuko du programa berri honek.

Programa honen helburua da, denbora horretan erabiltzaileek ariketak ikasi eta praktikatzeaz gain, ariketak modu autonomo batean egin ahal izatea. Saioak Pasaiako orientatzailea den Xabier Rodriguezek dinamizatuko ditu.

Saioak diseinatzeko orduan, gure erabiltzaileen artean aurkitu ditugun 5 patologia nagusienak hartu ditugu kontuan: obesitatea, artrosia, hipertentsioa, diabetesa eta oreka galtzea. 5 patologia horiek ez dauzkaten erabiltzaileei ere programan parte hartzea gomendatzen diegu, orientatzaileak agindutako ariketak bertan burutu baititzake. Erabiltzaileek edozein barrutitako saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Orientazio programako parte-hartzaileez gain, Pasaiako gainontzeko herritarrak ere ongietorriak izango dira.

Jarduerak burutzeko orduak eta lekuak

Saioetara eraman beharrekoa.

  • Kirola egiteko arropa eta oinetako erosoak.
  • Indar gomak, edukiz gero, bestela guk eskainiko ditugu.
  • Ur botila bat.
  • Izerdia lehortzeko toalla txiki bat.

Amaitzeko, gonbita egitea besterik ez zaigu gelditzen; denok ezagutzen ditugu jarduera fisikoaren onurak, baina jarduera bera ongi egitea ezinbestekoa da eta gure erabiltzaileek aukera hori izatearen aldeko apustua egin dugu.

Izena emateko 634 555 049 telefonora deitu edota aktibatu@pasaia.net-era idatz dezakezue eta zuen zalantzak ahalik eta azkarren argitzen saiatuko gara. Taldeek gehienez 10 parte-hartzaile izango dituzte. 10 pertsona baino gehiagok izena emanez gero, bigarren talde bat osatzeko aukera legoke.

Ez galdu aukera paregabe hau!