Zertan datza haurren eta nerabeen parte hartzeko sistema?
Pasaiako haur eta nerabe guztiek ordezkatzen duten organoa da, eta horren bitartez, kolektiboaren itxarokizunak eta beharrak ase nahi dira. Haur eta nerabeek udal mailako administrazio egituran eta erabaki politikoetan lekua izatea da asmoa. Udalak adingabeak legezko subjektu gisa hartu, eta haiek Pasaiako herrirako zer proposamen eta iritzi dituzten aintzat hartzea da nahia. Haurren eta nerabeen partaidetza aktiborako gunea ez ezik, harremanetarako, kontsultetarako eta elkarrizketarako organo egonkor eta iraunkorra ere bada.
Nola gauzatzen da?
Haur eta nerabeen proposamenak haiekin batera garatzearren, Pasaiako ikastetxe eta barrutietan guneak antolatu dira.
Ikastetxeetako guneak: Pasaiako ikastetxe bakoitzak koordinazio gune bat du, irakasle, udal-teknikari, eta 7 eta 17 urte bitarteko adingabeekin osatua. Ikastetxe bakoitzean lan-saioak egiten dira, proposamenak elkarrekin lantzeko.
Barrutietako guneak: Barrutietan ere koordinazio-guneak daude eta lan-saio irekiak egiten dira. Udal-zerbitzuetako langileak (hezitzaile, begiraleak, liburuzainak,...) eta barrutietako nerabeak dira guneetako partaideak.
Prozesu osoan haur eta nerabeek hartzen dute parte, eta haiek zuzendutako eta eragindako prozesua da.
Proiektura atxikitako ikastetxeak
Karmengo Ama Herri Ikastetxea
Pasaia-Lezo Lizeoa ikastola
Anuntziata ikastetxea
Oinarrizko Lanbide Heziketarako ikastetxea
7 eta 18 urte bitarteko gaztea naiz, eta parte hartu nahi dut!
Horretarako, POSTONTZI BIRTUALA erabil dezakezu, zerk larritzen zaituen kontatzeko, edo Pasaia haurrentzako eta nerabeentzako hiri atseginagoa bihurtzeko zer ideia duzun agertzeko, edo saioetan parte hartu nahi duzula jakinarazteko.