Pasaia, haurren lagun den hiria
Haurren Lagun diren Hirien egitasmoa UNICEFEK 2001ean abian jarritako nazioarteko ekimena da. Ekimen horren helburua da haurren ongizatea bultzatzea, haurren eta nerabeen garapen integrala bermatuko duten udal politikak garatuz, betiere, eskubideen ikuspegia aintzat harturik. UNICEFek, Haurren Lagun diren Hirien zigiluaren bidez, herrietan haur eta nerabeen alde egiten den lana nabarmendu eta aintzatesten du.
Pasaiako Udala zigilu hori lortzeko lehiaketara aurkeztu zen eta 2018ko urrian alkateak zigilua jaso zuen Oviedon.
Haurren lagun diren hirien zigilua eskuratzeko deialdia bi urtez behin egiten da, eta zigiluak lau urteko iraupena dauka.
Informazio gehiago: http://ciudadesamigas.org/