Hasifit

HASIFIT

Zer da?

  • Fisikoki maila baxua duten herritarrek jarduera fisikoa egiten hasteko saioak.

Zein dira helburuak?

  • Pasaiako herritarrentzat jarduera fisikoa edo kirola egiteko eskaintza berri eta integral bat sortzea.
  • Egoera fisiko kaskarra duten pertsonen egoera hobetzea. 
  • Herriarentzako sozializazio gune berriak sortzea.
  • Pasaia herri aktiboago bat bihurtzea.

Norentzat da?

  • 18 urtetik gorako edozein pertsonarentzat. Gaitasuna, nahia eta gogoa badituzu, animatu!

Nola antolatzen da?

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuarekin harremanetan jarri: 634555049
  • Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net
  • Izena eman eta ekin!

Kuota eta ordainketa:

  • Doakoa izango da.

Noiz eta non?

  • IKASTURTE OSOAN (urrian hasita). Ostiraletan San Pedroko udal gimnasioan, 12:00etatik 13:00etara

Saioetara eraman beharrekoa:

  • Hidratazioa egokia izan dadin, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari moduan.