Harreman elektronikoa izateko betebeharra
UDALAREKIN BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZKO HARREMANAK IZATEKO BETEBEHARRA
Administrazio elektronikoaren udal ordenantzaren 8. artikulua:
- Udalarekin bitarteko elektronikoen bidezko harremanak izateko betebeharra dute unean-unean indarrean dauden arauek ezartzen dituzten pertsona eta erakundeek. Ordenantza hau onartzeko garaian, araudietan honako zerrenda hau ezartzen da:
- Pertsona juridikoak.
- Nortasun juridikorik ez duten entitateak.
- Elkargokide izatea eskatzen duen lanbide-jarduera bat egiten dutenak, jarduera profesional hori gauzatuz administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Nolanahi ere, talde horren barruan sartuko dira notarioak eta jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak.
- Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
- Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatik haiekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamendu bidez zehazten duen moduan.
- Udalean lan egiten duten langileek, edozein dela ere beren lotura juridikoaren izaera, funtzionarioa, lan-arlokoa edo behin-behinekoa, eta beren enplegu-harremanaren iraupena, Udalarekin bitarteko elektronikoen bidezko harremanak izatera behartuta egongo dira, enplegatu publiko izateagatik egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, jakinarazpen elektronikoak jasotzea barne. Betetzen duten lanpostuaren edo eginkizunaren arabera, Udalak identifikazio-sistema egokienak emango dizkie langileei, edo sistema horiek lortzeko modurik egokiena zein den adieraziko die.
- Halaber, udalarekin bitarteko elektronikoen bidezko harremanak izatera behartuta daude Udalak A1, A2, B, C1 eta C2 talde eta azpitaldeetan sartzeko deitzen dituen hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonak.
- Udalarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta ez dauden pertsonek aukera izango dute izapide edo kudeaketaren batean bitarteko horiek erabiltzeko, eta horretarako nahikoa izango da baliabide horiek erabiltzea.