0-Sarrera eta JavaScript-a
GARDENTASUNA - UGI-ITA indizea
Gardentasunari buruzko legedia gaindituz, "Nazioarteko Gardentasuna-Espainia" izeneko gobernuz kanpoko erakundeak (transparencia.org.es) Udalen Gardentasun Indizea (UGI-ITA) balioztatzen eta argitaratzen du gomendio gisa, udalek herritarrekiko eta, orokorrean, gizarte osoarekiko duten benetako gardentasun- eta informazio-maila ezagutzeko.
ITAk argitaratutako azken indizea (ITA 2017) 80 adierazlez osatzen dago, ondoren azaltzen diren sei ataletan banaturik, udalen informazioa publikoa ebaluatzen dutenak. Pasaiako udalak gomendio hau ipini du helmuga moduan, nahiz eta jakin erronka zaila dela, eta apurka hainbat adierazle betetzeko bidean da.
Aplikazio habiaratuak
A-GARDENTASUN AKTIBOA ETA UDALBATZARI BURUZKO INFORMAZIOA
A) GARDENTASUN AKTIBOA ETA UDALBATZARI BURUZKO INFORMAZIOA

A-1) Udaleko karguei, langileei eta ordainsariei buruzko publizitate aktiboa
02. Alkatearen agenda instituzionala, non adierazten eta zehazten diren bai dagoeneko burutu diren jarduerak, bai egiteko programatuta daudenak (data, ordua, lekua, deskribapena eta partaide nagusiak).
03. Alkatearen eta Udaleko gainerako hautetsien bidaia-gastuak xehetasunez eta banan-banan.
05. Organo deszentralizatu, erakunde instrumental eta/edo udal-sozietate guztien oinarrizko datuak, haien helburu soziala zehatz-mehatz adierazita, bai eta horien webguneetarako estekak ere.
A-2) Udalaren planifikazioari, antolakuntzari eta ondareari buruzko publizitate aktiboa
10. Organigrama eguneratua zeinek aukera ematen duen Udalaren antolakuntza-egitura ulertzeko eta gobernu-organoen arduradunak eta horien zereginak identifikatzeko, baita horien arteko mendekotasun-harremanen berri izateko ere, halakorik bada bertan sarturik barruti edo auzoetako batzarrak ere.
11. Udalaren dokumentu eta artxiboak kudeatu, kontserbatu nahiz suntsitzeko bapatzen den poptika edo modua.
12. Udalak okupatutako edo hari atxikitako eraikinen zerrenda berrikusia edo eguneratua (bulegoak, lokalak eta beste), udal jabetzakoak nahiz alokatuak izan, bakoitzaren erregimena adierazten delarik.
13. Udalari atxikitako ibilgailu ofizial guztien (propio, alokatu nahiz lagatuen) zerrenda xehatua zerbitzu pubpkoetarako bapatzen direnak barne.
14. Itxitako azken hiru ekitaldietako Udalaren ondasun eta eskubideen inbentario eguneratua.
A-3) Udaleko gobernu-organoei, txostenei eta ebazpen judizialei buruzko publizitate aktiboa
15. Bada Udalean kode etiko bat, edo gobernu onaren kode bat, eta argitaratu egiten da.
16. Udalbatzaren bilkuren gai-zerrendak, aldez aurretik.
17. Udalbatzaren bilkuren akta osoak.
18. Gobernu Batzarraren erabakiak, osorik, eta, udalbatzaren ordezko badihardu, akta osoak.
19. Udalbatzaren bilkuren audio-artxiboak (podcast) edo bideoen artxiboak.
20. Udalari eragiten dioten ebazpen judizialak (eduki osorako estekarekin), administrazioarekiko auziak, lan arlokoak edo beste izan. Baita udal enpresei eragiten diotenak ere.
21. Goi-karguei bateragarritasuna baimendu edo onartzeko ebazpenak eta jarduera pribatuetan jarduteko baimenak (Izan ezean hala adieraziko da webean eta aurkibidean ez ptzateke jasoko).
B) WEBGUNEA, HERRITARREKIKO ETA GIZARTEAREKIKO HARREMANAK ETA HERRITARREN PARTAIDETZA
B) WEBGUNEA, HERRITARREKIKO ETA GIZARTEAREKIKO HARREMANAK ETA HERRITARREN PARTAIDETZA

B-1) Udalaren eta udal zerbitzuen webgunea
27. Bada udal zerbitzuen karta bat, eta horren inguruko informazioa ematen da, baita bertan hartutako konpromisoen betetze-mailaren ingurukoa ere.
28. Bada herritarrek salaketak egiteko berariazko kanal bat, eta iragarri egiten da.
B-2) Herritarren partaidetza eta herritarrentzat interesgarri den informazioa
30. Herritarrek eta organizazioek egiten dituzten kontsulta eta iradokizunei buruzko datuak edo informazio estatistikoa argitaratzen da webgunean.
31. Udal talde politikoek beren iritziak eta proposamenak azaltzeko espazio bat aurreikusita dago webgunean.
32. Bada webgunean udalerriko entitate eta auzo-elkarteen direktorio bat, eta aurreikusia dago bertan elkarte horientzat erreserbatutako espazio bat.
33. Badira webgunean eztabaida-foroak, edo badira Udalaren profil aktiboak sare sozialetan.
34. Bada arau-multzo bat (eta webgunean argitaratzen da), non finkatzen eta arautzen diren herritarrek bizitza publiko lokaleko gaietan parte hartzerik izateko dauden prozedura eta organoak.
36. Herritarrek plan ekonomikoak lantzen parte hartzeko bideei buruzko informazioa ematen da webgunean, berariazko politikak nahiz udal aurrekontuak direla ere.
C) EKONOMIA ETA FINANTZA GARDENTASUNA
C) EKONOMIA ETA FINANTZA GARDENTASUNA

C-1) Kontabilitate eta aurrekontu informazioa
37. Udal aurrekontuak, aurrekontu-partida nagusien deskribapenekin eta gauzatze-egoerari buruzko informazio eguneratuarekin (gutxienez hiru hilean behin eguneratua).
38. Udalbatzak, Gobernu Batzarrak, alkateak nahiz zinegotzi ordezkariek onetsitako aurrekontu-aldaketak argitaratzen dira.
39. Organo deszentralizatu, erakunde instrumental eta udal sozietateen aurrekontuak, webguneko berariazko atal batean (Udalak holako erakunderik Izan ezean hala adieraziko da webean eta aurkibidean ez litzateke jasoko).
40. Autonomia fiskalaren finantza-adierazlea: * zerga-sarreretatik datozen eskubide onartu garbiak/eskubide onartu garbiak, guztira.
41. Finantzatzeko gaitasuna edo beharra, aurrekontu egonkortasunari dagokionez (superabita edo defizita) finantza-adierazlea.
42. Entitateak berariaz ematen du jakitera webgunean bere kontuak Estatuko Kontu Epaitegiaren Rendición de Cuentas plataforman argitaratzen dituela. (rendiciondecuentas.es).
C-2) Udalaren diru-sarrera, gastu eta zorren gardentasuna
43. Urteko kontuak edo Udalaren Kontu Orokorra (balantzea, ekonomia- eta ondare-emaitzaren kontua, oroitidazkia eta aurrekontu-likidazioa) argitaratzen dira.
44. Adierazle hauek argitaratzen dira*: a) Sarrera fiskalak, biztanleko (zerga-sarrerak / biztanle kopurua); eta b) Inbertsioak, biztanleko (onetsitako obligazio garbiak (VI. eta VII. kap.) / biztanle-kopurua).
45. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeari buruzko informazioa argitaratzen da, aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudiaren ildotik.
46. Udalaren zor publiko bateratuaren zenbatekoa argitaratzen da, eta horren bilakaera, aurreko ekitaldiekin alderatuta.
47. Kanpo-kontroleko organoen (kontu epaitegien, kontu-ikuskapen eta fiskalizazioen txostenak) Udalari nahiz sektore publikoko udal erakundeei dagozkienak argitaratzen dira. Barneko txostenak eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIREF) egiten dituenak, aurrekontu-egonkortasuna dela eta.
D) KONTRATAZIOEN, HITZARMENEN, DIRU-LAGUNTZEN ETA ZERBITZU-KOSTUEN GARDENTASUNA
D) KONTRATAZIOEN, HITZARMENEN, DIRU-LAGUNTZEN ETA ZERBITZU-KOSTUEN GARDENTASUNA

D-1) Kontratazioak
48. Udalak egindako kontratu guztiak (txikiak ez diren kontratu guztiak) argitaratzen dira berehalakoan, datu hauek zehazturik: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoak, baliatutako prozedura, iragartzeko erabilitako bitartekoak, prozedura bakoitzean parte hartu duten lizitatzaileen kopurua eta esleipendunen identitatea.
49. Udalak egindako kontratu txikiak argitaratzen dira aldiro (gutxienez hiru hilean behin), kopuruei eta esleipendunei buruzko informazio zehatzarekin (webeko zuzeneko esteka espezifiko baten bitartez).
50. Udalak egindako kontratuetako aldakuntzak argitaratzen dira (webeko zuzeneko esteka espezifiko baten bitartez).
51. Kontratazio-mahaien osaerari, kideak izendatzeko moduari eta deialdiei buruzko informazioa ematen da.
52. Kontratazio-Mahaiaren aktak argitaratzen dira (informazio honetarako webeko zuzeneko esteka espezifiko baten bitartez).
53. Sektore publikoko kontratuei buruzko legedian jasotako prozeduretako bakoitzaren bitartez esleitutako kontratuen ehunekoak (aurrekontu-bolumena) biltzen dituzten estatistika-datuak argitaratzen dira.
54. Udalak berariaz ematen du jakitera webgunean bere kontratuak Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforman argitaratzen dituela (zuzenean edo kontratazio autonomikoaren plataformaren bitartez).
D-2) Hitzarmenak, kudeaketa-mandatuak eta diru-laguntzak
55. Sinatutako hitzarmen eta kudeatzeko mandatuen zerrenda argitaratzen dira, xehetasun hauekin: sinatzaileak, xedea eta, halakorik hitzartu bada, betebehar ekonomikoak.
56. Udalak emandako diru-laguntza eta laguntza publikoen zerrenda argitaratzen dira, xehetasun hauekin: zenbatekoa, xedea edo helburua eta onuradunak.
57. Udal talde politikoei ematen zaizkien diru-kopuruak argitaratzen dira.
D-3) Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak
58. Hornitzaile, esleipendun eta kontratista nagusiekin izandako eragiketen zerrenda eta zenbatekoak argitaratzen dira.
59. Udalak ematen dituen zerbitzuen benetako kostuari buruzko informazioa argitaratzen da (HAP/2075/2014 Aginduaren ildotik).
E) HIRIGINTZAREN, OBRA PUBLIKOEN ETA INGURUMENAREN ALORREKO GARDENTASUNA
E) HIRIGINTZAREN, OBRA PUBLIKOEN ETA INGURUMENAREN ALORREKO GARDENTASUNA

E-1) Hiri-antolamenduko planak eta hirigintza-hitzarmenak
60. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) eta xehetasunak biltzen dituzten mapa eta planoak argitaratuta daude.
61. Ingurumenaren arloari dagokionez, honako hauek argitaratzen dira: a) Ingurumenaren alorreko udal politika eta programak, baita horien jarraipen-txostenak ere; b) Ingurumen-eraginari buruzko azterlanak, paisaiari buruzkoak eta ingurumen-elementuei buruzko arrisku-ebaluazioak (azterketa horiek egin ez badira, hala adieraziko da webean).
62. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketen berri argitaratzen da, baita onartutako plan partzialei buruzko ere.
63. Udalaren hirigintza-hitzarmenei buruzko informazio xehatua, baita gauzatzen ari diren hirigintza-jarduerei buruzkoa ere. (Izapidetze-dosierrak).
64. Udalerriko lurzoruaren erabilera eta zertarakoei buruzko informazio xehatua eta zehatza.
E-2) Obra publikoetarako lehiaketei buruzko informazioa
65. Obra publikoen proiektuak, baldintza-agiriak eta lizitazio-irizpideak kontsulta daitezke.
66. Obra-proiektu nagusien aldaketak, berrikuntzak eta osagarriak kontsulta daitezke (webeko zuzeneko esteka espezifiko baten bitartez) (Izan ezean hala adieraziko da webean).
67. Udalak obra publikoak esleitzeko deitutako lizitazioetako bakoitzean parte hartu duten enpresen zerrenda.
68. Udalean obra publiko nagusiak egin dituzten enpresen zerrenda, obrak eta horien zenbatekoak adierazten direlarik.
E-3) Hirigintza eta azpiegitura-obrak
69. Egiten ari diren azpiegitura-obra nagusiei buruzko informazio zehatza ematen da (obraren helburuak eta udal arduraduna, kontratista arduraduna, aurrekontuaren zenbatekoa, gauzatze-aldia).
70. Aldiro ematen da (gutxienez sei hilean behin), egindako azpiegitura-lanei buruzko informazioa, baita onartu direlarik artean gauzatzeke daudenei buruzkoa (txostenak, komunikatuak, prentsa-oharrak e.a).
71. Adierazle hauek argitaratzen dira: a) Azpiegitura-inbertsioak, biztanleko eta b) Hirigintzako diru-sarreren proportzioa (Hirigintzako diru-sarrerak / diru-sarrera osoak) (Web orrian hirigintzako sarrera moduan izandako ondoko kontzeptuak jasoko dira: Hirigintza-lizentziak, OHZ, EIOZ, Hirigintza-ustiapena, lur-besterentzea, e.a).
F) INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA
F) INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

F-1) Informazio publikorako sarbidearen ikusgarritasuna, kanalak eta ezaugarriak
72. Udalaren webguneak edo gardentasun-atariak espazio nabarmen bat edo atal bat dauka, erraz ikusteko eta argi identifikatzeko modukoa, zeinen bitartez informaziorako eskubideari zabalkundea ematen zaion eta administrazio-prozedurarako sarbidera errazten.
73. Badago, eta gaituta dago, informaziorako eskubideaz baliatzeko aurrez aurreko administrazio-prozedura bat (ez elektronikoa), eta beti ere informazioa ematen zaio interesdunari, eman beharreko urratsen, ordutegien eta betekizunen inguruan.
74. Web-formulario bat edo kanal elektroniko bat jarria dago Udalaren gardentasun-atal edo -atarian, informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkeztu ahal izateko.
75. Interesdunak bere burua hainbat modutan identifikatzeko aukera ematen du informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkezteko kanal elektronikoak, hala nola helbide elektronikoa eta ohiko egiaztapen elektronikoa (erabiltzailea eta pasahitza), ziurtagiri digitala eskuratu edo instalatu nahiz datu fiskalak eman beharrik gabe.
76. Informazio publikora sarbidea izateko eskabideak aurkezteko kanal elektronikoak aukera ematen du, errazki, interesdunak eskabidearen tramitazioaren jarraipena egiteko, edo bada dosierren kudeaketaren jarraipen zentralizatu bat, haren egoeraren berri izateko aukera ematen duena.
77. Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian bada informazio publikora sarbidea izatearen inguruko kexa edo iradokizunak aurkezteko kanal erraz eta irisgarri bat.
F-2) Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioak eta ebaluazioa
78. Modu erraz eta argian azaltzen dira Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian informaziora sarbidea izateko eskubidea baliatzeko eskabidea guztiz edo partez ukatzen denean erreklamazioak aurkezteko baldintzak eta prozedura.
79. Webgunean operatibo dago, argi ikusteko moduan jarria, informaziora sarbidea izateko eskubidea baliatzeko eskabidea guztiz edo partez ukatzen delarik erreklamazioak aurkeztu behar zaizkion udal arlo edo entitate arduraduna.
80. Gutxienez bi hilean behin, honako hauei buruzko informazio estatistikoa ematen da Udalaren webgunean edo gardentasun-atarian: informazio publikora sarbidea izateko jaso diren eskabideen kopurua, guztiz edo partez ezetsi diren eskabideak, eta jaso diren eskabide horien laburpen tematiko orokorra.







