Garajeetako baldintzak

GARAJEEN BALDINTZA TEKNIKOAK

GUTXIENEKO AZALERA

Arau Subsidiarioen (AASS-en) 75. artikuluan honela adierazten da: “ibilgailuak gordetzeko lokal orok 25 m2-ko azalera eraikia beharko du aurreikusitako ibilgailu bakoitzeko”.
Bestalde, artikulu berean adierazten da ibilgailuak gordetzeko baimenduak diren lokalen gutxieneko azalera erabilgarria 40 m2-koa izango dela.
Eta pasabideen ordenantzan, berriz, adierazten da pasabidea emateko lokalak, gutxienez, bi ibilgailurentzako lekua izan behar duela. 

INTERPRETAZIOA.

Lokalak 25 m2 baditu, hortik aurrera onartzen dira garajeak, zeren AASS-en arabera, metro horietan kabitzen da auto bat.
Pasabidea emango den ala ez eta horretarako bete beharreko baldintzak dagokion Sailean kontsultatuko dira (Udaltzaingoan). 

LOKALAREN BESTE BALDINTZA TEKNIKO BATZUK

  • Oro har, AASSen 75. artikulukoak. Zehazkiago:
  • Gutxieneko azalera: 25 m2.
  • Gutxieneko altuera: 2,25 m (ez da jarraituki jendea egoten).
  • Goitegiak: Beheko solairuaren gehieneko azaleraren %30. 
  • Goitegiaren gutxieneko altuera: 2,25 m.

Beste baldintza batzuk:

  • Debekatua dago edozein erregai biltegiratzea, ibilgailuetako erregaia izan ezik.
  • Lokalean ontzi erregaitz bat jarri beharko dute, bertan grasa eta gasolinadun trapuak gordetzeko.
  • Nahigabe gasolina edo koipea eta abar isurtzen direnerako, material xurgatzailea edukiko da.
  • Zarata-transmisiorik gerta ez dadin, sarrerako ate baskulagarria “desolidarizatu” erakoa izango da; eta fatxadarekiko mimetizatua geratu behar du, batez ere kolore eta marrazkiari dagokionez. Ezin da atea kolore deigarriekin edo bi koloretako marrekin margotu, ez eta letrak errotulatu ere. 
  • Atea baskulagarria bada (aurre-goratzaile erakoa), lokalaren barrualdera irekiko da.

SUTEAK.

  • 100 m2-ra iristen ez diren lokalak arrisku berezi baxukotzat jotzen dira.
  • Sute sektore berezitua eratu behar du (EI 120 edo EI90 arrisku berezi baxukoa bada. REI90 sabaian).
  • Ebakuazio ibilbidearen gehieneko luzera: jeneralean 35 m. 50 m oin bakarra badu eta okupazioa 25 pertsonatik beherakoa bada.
  • 15 m bakoitzeko 21A 113B eraginkortasuneko su-itzalgailua eduki behar da.
  • Azalera 500 m2 baino handiagoa denean, SUH (sute-aho hornitua) ere eduki behar da.
  • Hidranteak: bat baldin eta azalera 1000 eta 10.000 m2 artekoa bada. Eta beste bat gehiago 10.000 m2 bakoitzeko.
  • Egitura egurrezkoa bada, edota garajeak 5 ibilgailu baino gehiagorentzako edukiera badu, suteak atzemateko sistema automatikoa eduki behar da.
  • AASSen arabera, ibilgailuentzako ateaz gain, beste ate independente bat jarriko da oinezkoentzat. Baldin eta ateak betetzen baditu EKT-ko SS-OD-n ezarritako baldintzak, onartzen da oinezkoen atea ibilgailuen atean integratua egotea. Baldintzak honako hauek dira: CE marka UNE-EN 13241-1 arauaren arabera, eta haren instalazioa, erabilera eta mantentze-lana UNE-EN 12635 arauaren arabera. Puntu hau justifikatu egin behar da jardueraren aurretiazko komunikazioan.

AIREZTAPENA: 

Naturala edo mekanikoa izan daiteke (gehienetan naturala izan ohi da)

Aireztapen naturalak bete-beharreko baldintza teknikoak:

  • Irekidura mistoak jarri behar dira fatxadako aurrez aurreko bi gunetan, gutxienez, halako moldez non modu uniformean banatuak geratuko baitira, eta, oztoporik gabeko gutxieneko ibilbidean 25 m egongo dira, gehienez, lokaleko edozein punturen eta irekidura hurbilenaren artean. 
  • Lokalaren azalera 100 m2 azpikoa bada, erauzte eta onartze irekiera itxitura berean egon litezke (jeneralean atean), bertikalki 1,5 m daudela bien artean. 
  • Irekieren neurriak EKT-ko Osasungarritasunaren oinarrizko dokumentuaren arabera (HS oinarrizko dokumentua) egin behar dira. 
  • Horren arabera, irekiera mistoen azalera 8qv cm2 = 8. 120 L/plaza cm2 = 960 cm2 plaza bakoitzeko da.
  • Baldin eta onartzea naturala eta erauztea mekanikoa bada, irekieren azalera aldatu egiten da (EKTren arabera kalkulatu).
  • PRUEBA