Web edukia bistaratu

Ohiko Galderak

Organikoak usain txarra botako du?

Usain txarra ez sortzeko, kuboa irekita utzi, organikoa horrela ez delako fermentatzen. Kuboaren azpialdean sukaldeko papera jarri, likidoak xurgatzeko. Eta kuboa garbi mantendu. Arrainaren kasuan, sukaldeko paper xurgatzailearekin bilduta sartu kuboan. Horrela, paperak arrainaren hezetasuna xurgatuko du eta ez du usainik botako.

Zer gertatuko da kaleko zakarrontziekin?

Kaleko zakarrontziak egokitu egingo ditugu bilketa sistema berrira. Beraz, lau frakzioak bereiztuko ditugu hauetan ere, agian kokapenak ere egokitu egingo ditugu.

Isunak ipiniko dira?

Sei hilabeteko epea ezarriko da egokitzapenerako. Ordutik aurrera:
- Nahi gabe gaizki egiten dutenei behar adina informazio eta laguntza emango zaie. JAKINARAZPENAK (Bereziki aintzat hartuko da adinduen egoera)
- Asmo txarrez egiten dutenei: lehenengo pegatinak jarriko zaizkie, eta sei ABISU jaso ondoren, ISUNA jarriko zaie.

Ezingo ditut hondakinak nik nahi dudanean jaitsi. Eta asko pilatzen bazait?

Gaur egun ere badago ordutegia hondakinak ateratzeko bat.
Edukiontziek duten tamainagatik, gutxitan gertatuko da. Noizbait gertatzen bada, hondakinak larrialdi-gunera eraman daitezke aurrez informazio bulegoan baimena eskatuta.

Nire hondakinetan miatuko al dute?

Ez. Biltzaileak kuboa edo poltsa heltzea nahikoa du, bereizketa ondo egin den jakiteko.

Pixoihalekin nola jokatuko da?

Pixoihal, konpresa eta ehun sanitarioak egunero ateratzeko aukera izango da, larunbatetan izan ezik. Plastikozko poltsatan aterako dira.

Ordutegiak bete ezin dituztenekin zer gertatuko da?

Kasuz kasu aztertu beharko da. Herritarren batek ordutegiak betetzeko eragozpenak baldin baditu, informazio bulegoko teknikariekin hitz egin eta konponbideak emango zaizkio; ekarpen-gunera eramateko aukera, adibidez.

Olioarekin zer egingo da?

Olioa, orain artean bezala, etxean bildu behar dugu eta berau botatzeko edukiontzietan bota. Agian edukiontziak lekuz aldatuko dira baina printzipioz gaur egun bezala biltzen jarraituko dugu.

Edukiontziak norberak ordaindu beharko ditu?

Ez, udalak emango ditu.

Hiru egunetarako kanpora banoa zer egingo dut?

Ekarpen-gunea erabili ahalko da, aurrez informazio bulegoan esanda.

Harategiko edo arrandegiko paperekin zer egin? Plastiko eta papera batuta datoz...

Garbia, paper eta kartoira. Zikina eta/edo argizariduna/plastifikatua, errefusara. Beste batzuk erraz bereizten dira eta sailkapena egin ahalko da. Paper hutsa bada eta janariz zikinduta badago, materia organikora.
Dena den, aukera izanez gero, tuperrak erabiltzea da onena, hondakinik ez baitugu sortzen.

Ez al dago ordutegirik kuboa bueltan etxera eramateko?

Ez, herritar bakoitzak ikusi beharko du noiz jaso dezakeen bere kuboa, betiere egunean zehar.

Zenbat frakzio jasotzen dira berezita atez ateko bilketan?

Lau: organikoa, papera/kartoia, ontzi arinak eta errefusa.

Zer da larrialdi-gunea edo ekarpen-gunea?

Hondakinak bereizita jasotzeko gune itxia da. Atez ateko bilketara moldatu ezin daitezkeen herritarrek erabiliko dute, aldez aurretik giltza eskatuta.

Hondakinak garbigunera eramateagatik ordaindu egin behar da?

Ez. Garbigunea doako zerbitzua da.

Ontzi arinei tapa kendu behar zaie?

Bai. Bi aukera ditugu: haizea kendu eta tapa berriro jartzea, edo tapa alde batetik eta ontzia bestetik botatzea.

Beste galderaren bat baduzu, harremaneta jar zaitezke BIZIBADIAKO INFORMAZIO BULEGOAREKIN