e-Faktura. Informazioa hornitzaileentzat
e-Faktura (faktura elektronikoa)
FAKTURA ELEKTRONIKOEN
SARRERA PUNTU OROKORRA
Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoako udalek –horien artean Pasaia–, aukera eskaintzen dute hornitzaileek fakturak formatu elektronikoan egin ditzaten,alde bien mesederako.
Zer da e-faktura edo faktura elektronikoa?
Paperean egindako fakturaren baliokide funtzionala da, eta honela defini dezakegu: fakturak edo antzeko agiriak, digitalki sinatuak, hornitzaileak eta Pasaiako Udalaren artean igortzea, baliabide elektroniko (fitxategi informatikoak) eta telematiko bidez (ordenagailu batetik bestera).
Nork erabili behar du faktura elektronikoa?
- 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, edozein hornitzailek egindako 1.000.- euro baino gehiagoko fakturak modu elektronikoan igorri beharko dira (ikus aurrekontu arauaren 13.5. oinarria).
- Kopuru hori baino gutxiago denean, paperean bidaltzeko aukera egongo da. Edonola ere, modu elektronikoa erabiltzea gomendatzen da.
Zein abantaila ditu?
- KOSTU AURREZPENA: Paperaren beharrik ez, beste horrenbeste inprimagailuen tinta/tonerrarekin, orobat bidalketa gastuekin, fisikoki dokumentu-biltegien premiarik ere ez (armairu, artxibatzaile, biltegi...), errakuntzen kontrola.
- DENBORA AURREZPENA: Administrazio prozedurak azkarragoak eta eraginkorragoak; informazioa topatzeko erraztasuna, kobratzerakoan eta erabakiak hartzean; kudeaketa-denbora murrizten da; fakturazio prozesuetan gertatzen diren errakuntzen kontrola errazten du, eta aplikazioekin lotzea: aukera ematen du faktura elektronikoan dagoen informazioa enpresaren programa informatikoetan txertatzeko, horrela prozesuak optimizatuz.
- SEGURTASUNA: Faltsutzeko aukera minimoa da. Sinadura elektronikoak prozesuari segurtasun handia ematen dio; datuen erabilgarritasuna eta fidagarritasuna hobetzen du; gizakiok dugun huts egiteko aukera minimora ekartzen du, eta berdin informazioa edo dokumentuak galtzeko arriskua.
- ZERBITZUAREN KALITATEA: Komunikaziorako bide berria irekitzen du hornitzailearen eta udalaren artean; eragiketa eta bidalketa denboran hobekuntzak dakartza, eta halaber fakturazioari buruzko kontsultak erabakitzeko orduan; merkataritza elektronikoari bultzada ematen dio; enpresaren irudia hobetzen du, teknologia berriekin bat eginez.
Zein dira betekizunak?
- Faktura formatu estandarizatuan egin behar da, “Facturae” esaten zaion formatuan.
- Faktura horrek sinadura digitala behar du, onartutako sinadura-ziurtagiria duena (esaterako IZENPE).
- Faktura elektroniko hori baimendutako bitarteko bidez bidali behar da (web zerbitzua edo sarrera puntu orokorretik).
Nola egiten da faktura elektronikoa?
Fakturak "Facturae" formatuan sortu ahal izateko badaude hainbat aplikazio informatikoak. Adibidez, erkidegoko hiru aldundiek ef4ktur programa garatu dute, doakoa eta erabilera librekoa. Programa honek ondorengo erraztasunak emango dizkizu:
- Zure fakturak "Facturae" formatuan sortzea, hau da, formatu elektronikoan (nahi izanez gero, paperean atera daitezke baita ere).
- Zure bezero eta produktuen datu-baseak kudeatzea
- Zure ziurtagiri digitalarekin faktura sinatzea.
- Programatik bertatik faktura udalari bidaltzea (edota beste bezeroei)
Esan beharrik ez dago beste edozein aplikazio edo tresna erabili daitekeela, beti ere aipatutako "Facturae" formatua errespetatzen baldin badu.
Eta nola bidaltzen da?
Ef4tur programa erabiltzea gomendatzen dizugu. Aipatu den moduan, doakoa eta erabilera librekoa da, eta programatik bertatik fakturak bidaltzeko aukera badago.
Bestela ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Udaletako FAKTURA ELEKTRONIKOEN SARRERA PUNTU OROKORRA atarian utz daitezke fakturak (gogoan izan "Facturae" formatuan egon behar dutela).