Bertakoentzako ibilgailuak aparkatzeko txartela Antxotarrentzat
Aparkaleku Sistema Berria
Pasaiako Udalak Antxoko lurgaineko aparkaleku plazak berrantolatuko ditu, bertakoei lehentasuna emateko, herriko merkataritza bultzatzeko eta herrigunean trafikoa gutxitzeko helburuarekin.
HERRIGUNEA
Herriguneko lurgaineko aparkaleku plaza guztiak (gaur egun libreak direnak) bertakoentzat izango dira sistema berriarekin, Hamarretxeta kaleko 24 plaza Salbu. Horietan txandakako gunea jarriko da 8:30etik 19:00etara (gehienez ere 30 minutuko txandak), herriko merkataritza sustatzeko.
Zamalanetarako plazak eta arrazoi bereziengatik beste xede batzuetarako erreserbatutakoak bere horretan utziko dira, leku eta ordutegi berberekin.
LUZURIAGA
Aparkalekuen ¾ bertakoentzat gordeko da, eta ¼ kanpotik datozen bisitarientzat utziko da. Gelasio Aranburu kalea (Oarso eta Kulpeldegi artean) norabide bikoa bihurtuko da, Luzuriagako aparkalekura sarbidea errazteko. Luzuriagako gune horretan ezingo da zazpi egunez baino gehiagoz aparkatu, aparkalekua ez dadin beste udalerrietara joateko aldirietako aparkaleku bihurtu.
NOR DA BERTAKOA?
Pasaiako Udalak baldintza batzuk betetzen dituzten antxotarrei zuzenean banatuko die bertakoentzako txartela. Gehienek txartela jaso besterik ez dute egin beharko.
Administratiboki donostiarrak diren pasaitarrek ere txartela eskuratzeko aukera izango dute. Udaletxean edo orri honetan bertan eskuragarri dagoen Formularioa bete, eta errolda-agiriarekin batera aurkeztuez gero, egun gutxitan izango dute txartela, baldin eta Udalarekin inolako zorrik ez badute.
BALDINTZAK
- Ibilgailua eta jabea Pasai Antxon helbide berean erroldatuta egotea, edo ibilgailua establezimenduaren helbidean erroldatuta egotea.
- Jabeak Udalarekin zorrik ez izatea.
- Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratua izatea.
NOLA IZANGO DA EZARPENA?
Baldintzak betetzen ez dituztenei baldintzak bete bezain laster emango zaie txartela, eta administratiboki donostiarrak direnei, formularioa entregatu eta handik egun gutxira.
Otsailean eta martxoan kaleak margotu eta moldaketa-lanak egingo ditugu. Lan horien ondorioz sor daitezkeen eragozpenen berri emango dugu.
Guztia prest dagoenean, bando baten bidez jakinaraziko da, eta martxan jarriko da sistema. Hortik aurrera, lanean jarraituko dugu, sistema hobetzearren, betiere herritarren ongizatea helburu izanik.
TXARTELEN BANAKETA
- Noiz: Otsailaren 23tik 27ra bitartean
- Ordutegia: 9:00-13:00 / 17:00-20:00
- Non: Azokan, Udaltzaingoaren egoitzan
- OTSAILAK 23: A – CERVERA
- OTSAILAK 24: CHAIR – GIMÓN
- OTSAILAK 25: GOMEZ – L
- OTSAILAK 26: M – P
- OTSAILAK 27: Q – Z