Etxean geratzea segurua ez denean, jakizu ez zaudela bakarrik; gogorarazten dizugu telefono honetara dei dezakezula
ETXEKO INDARKERIAREN EDO SEXU-ERASOEN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO INFORMAZIO- ETA ARRETA-ZERBITZUA
- Arretaz entzungo dizute, nor zaren galdetu gabe.
- Deia doakoa da, eta ez da fakturan agertuko.
- 51 hizkuntzatan erantzun dezakete; baita entzun edo hitz egin ezin duten pertsonei ere.
- Edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualen biktima diren emakume guztientzako.
- Familiakoei, ingurukoei eta profesionalei ere erantzuten diete.
Gune segurua da, inork ez du jakingo deitu duzula, telefono-fakturan arrastorik uzten ez duelako; baina deitzen baduzu, ondoren ezabatu zenbakia deietatik.