2010-2020ra arteko Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa
Euskararen Plan Estrategikoa 2010-2020
- SARRERA
- PLAN ESTRATEGIKOAREN HELBURUAK
- PLAN ESTRATEGIKOAREN DESKRIBAPENA
- PLAN ESTRATEGIKOAREN INGURUKO INFORMAZIOA
Pasaiako Udalak datozen 10 urteetarako udalerriko euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatu nahi du. Herritarren parte hartzean oinarrituta osatu nahi du plana, eta ez euskaltzaleekin soilik. Pasaia oso anitza da eta aniztasun horretaz baliatu nahi da lantaldeak osatzeko. Parte hartzaile bakoitzak bi bileratan, eta amaierako aurkezpen ekitaldian hartuko luke parte, martxoa eta maiatza bitartean, gutxi gora behera.
Barruti bakoitzean lantalde bat egingo da; nahi duten herritarrez gain, “antolatuta” dauden eragile guztiei gonbidatuko zaie parte hartzera. Lantalde horiez gain, gazteen eta gurasoen lantalde bana ere antolatuko da, baina Pasaia mailakoak izango dira horiek.
Bi enpresa arituko dira lanean, Elhuyar Aholkularitzak izango du proiektuaren ardura eta Iametza interaktiboa komunikazioaren alorraz arduratuko da.
Helburu orokorra:
- Datozen 10 urteetarako Pasaiako udalerriko euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatzea.
Helburu zehatzak:
- Euskararen aldeko sentsibilizazio-lana egitea, herritarren euskararen aldeko jarrerak hobetzea eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaketen herritarrak biltzea.
- Aurrera begira plan estrategikoaren jarraipena egingo duten lantalde iraunkorrak sortzea.
Egitasmoaren deskribapena
Pasaian era askotako errealitate linguistikoak ditugu; hori dela eta, oso garrantzitsua izango da haietatik abiatzea. Bi bide baliatuko dituzte horretarako,
b) Pasaian dauden errealitate soziolinguistiko guztiak aintzat hartuko dituzte; horretarako, lantaldeak barrutietan bertan antolatuko dituzte, parte-hartzaileen eremu naturalean, Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen.
Prozesuari amaiera emateko, batzar orokorra egingo dute, prozesuan parte hartu duten eragile guztiak elkartzeko, batzar horri Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea deituko diote.
a) Hasi baino lehen, harremanak eragileekin
Herritarren iritzia ezagutzeko eragileekin jarriko dira harremanetan: herriko elkarteak, merkatariak, lan-mundua, gurasoak (zabu-zibu, gurasotegi, euskaltegia eta guraso elkarteak), gazteak eta abar.
Bilera horietan, egitasmoaren berri eman eta haien iritzia eskatuko dute; zer iruditzen zaien, zer aldatuko luketen, zer hartu behar den kontuan eta abar. Hartu-eman horren bidez, prozesuan parte hartzen gonbidatuko ditugu eta prozesua bera antolatzeko ezinbesteko informazioa jasoko dugu.
b) Lantaldeak barrutietan
Barruti bakoitzean lantalde bat osatuko da eta bi bilera egingo dituzte: lehenbizikoan, parte-hartzaileen hizkuntzekiko bizipen pertsonalak landuko dira eta barrutiko euskararen egoeraren azterketa egingo dute; bigarrenean, aurrera begira jarriko dira eta proposamenak landuko dituzte.
c) Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea
Prozesuari amaiera emateko, batzar orokorra egingo dute, prozesuan parte hartu duten eragile guztiak elkartzeko. Emaitzaren aurkezpena egingo dute, bai eta aurrera begira hartutako konpromisoen berri eman ere.
e) Plan Estrategikoaren inguruan informazio gehiago: