Bideoa
Gazteak-Zerbitzuak eta laguntzak
Gazteen gogoko gaiak euskaraz landuz, euskara ikasteko modu erraz eta berria.
- Eskolak eta tailerrak: euskara ikasteko eskolak eta gazteen gogoko gaiak euskaraz ikasteko aukera ikastaro berean.
- Tailerrak: lantzeko gaiak taldeko gazteek aukeratuko dituzte (teknologia berriak, sukaldaritza, argazkilaritza, antzerkia, pelikulak, musika, ingurunea ezagutzeko txangoak, eskulanak, perkusioa,...)
- Astean 5 ordu: 3 eskola-ordu eta 2 tailer-ordu.
- Astelehenetan: Ordu eta erdiko eskola.
- Asteazkenetan: Ordu eta erdiko eskola.
- Ostegunetan: bi orduko tailerra.
- Urria-ekaina bitartekoa
- Ikastaroa doan izateko aukera:
- Prezioa: 165 € (orduko euro bat). Bi alditan ordaintzeko aukera (%50 azaroan eta %50 abenduan)
- Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 bueltatuko zaio.
- Bi adin-tarte bereiziko dira: 16-20 urte bitartekoak eta 20-30 urte bitartekoak