Enpresak-Zerbitzuak

ZERBITZUAK

Zerbitzu hauek ematen dizkie Euskara Zerbitzuak udalerriko enpresei:

  • Euskarazko testuen zuzenketa.
  • Erdarazko testuen itzulpena.
  • Hizkuntza-aholkularitza.

Zerbitzu honetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak:

  • Pasaian kokatutako enpresa izatea. Ez da partikularrentzako itzulpenik egingo.
  • Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
  • Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
  • 3 orri baino gehiago ez izatea.
  • Testua euskarri informatikoan aurkeztea.

Pasaiako Udalak zerbitzu hauek ematen dizkie euskara-plana egin nahi duten enpresei:

Baliabideak

  • Euskara-plana diseinatzeko eta haren jarraipena egiteko aholkularitza teknikoa. Kostuaren % 50 udalak hartuko du bere gain eta enpresak beste erdia ordaindu beharko du.
  • Eusko Jaurlaritzak euskara-planetarako ematen dituen diru-laguntzen izapideak egiteko aholkularitza teknikoa.
Aholkularitza
  • Enpresaren euskara-erabileraren diagnostikoa: langileen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa neurtzea.
  • Euskara-planaren diseinua: lortu nahi den egoera helburutzat hartu eta hura betetzera iristeko behar diren ekintzak zehaztea.
  • Euskara planaren inplementazioa: enpresarekin adostutako diseinutik abiatuta zehaztutako ekintzak aurrera eramatea.
Prozesu hori gauzatzeko, aholkularitza teknikoa jasoko du enpresak.

Enpresak-Diru-laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK