Elkarteak-Zerbitzuak

ZERBITZUAK

Zerbitzu hauek ematen dizkie Euskara Zerbitzuak udalerriko elkarteei:

  • Euskarazko testuen zuzenketa.
  • Erdarazko testuen itzulpena.
  • Hizkuntza-aholkularitza.

Zerbitzu honetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak:

  • Pasaian kokatutako elkartea izatea. Ez da partikularrentzako itzulpenik egingo.
  • Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
  • Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
  • 3 orri baino gehiago ez izatea.
  • Testua euskarri informatikoan aurkeztea.
Herriko elkarteei, beren jardunari loturiko material asko gazteleraz dutenez,  euskarazko hainbat material eskuratzeko laguntza ematen die Pasaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak:

Baldintzak:
  • Eguneroko jardueran erabiltzen den materiala izatea.
  • Lehenagotik eskuratua izan ez den materiala izatea.
  • Bestelako erakundeen aldetik eskuratzeko modukoa ez izatea.

Eskaera egiteko modua:
 Eskabide orria bete eta Euskara Zerbitzuan aurkeztea.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoak:
 Eskatutako materiala nola erabiliko den eta elkarteko zein partaidek erabiliko duen azalduko duen txostena.

Pasaian kokatuta dauden elkarteetako begiraleei eta entrenatzaileei ohiko euskara-eskoletarako diru-laguntzak ematen dizkie Pasaiako Udalak, bai herriko euskaltegietan ikasten Pasaiako Udalak laguntza hauek ematen dizkie euskara-plana egin nahi duten elkarteei:

1.- Baliabideak: Euskara-plana diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko aholkularitza teknikoa.

2.- Aholkularitza:
  • Elkartearen euskara-erabileraren diagnostikoa: euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioaren neurketa.
  • Euskara-planaren diseinua: lortu nahi den egoera helburutzat hartu eta hura betetzera iristeko behar diren ekintzak zehaztea.
  • Euskara-planaren inplementazioa: elkartearekin adostutako diseinutik abiatuta zehaztutako ekintzak aurrera eramatea.

Prozesu hori gauzatzeko, aholkularitza teknikoa jasoko du elkarteak.

Diru-laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK

 

Hezitzaileen berariazko prestakuntza euskaraz egiteko diru-laguntzak

Pasaiako udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza

Ikus 12. atala eta hurrengoak