Eskaintza
Gure Eskaintza
Alfabetatze-euskalduntzeko eskolak
1. URTE OSOKO IKASTAROAK
1.1 IRAILA - EKAINA Egunero 2, 3 edo 5 orduko eskolak
Ordutegi guztietan ( 07:00 - 21:00 )
Ohikoena 2 ordukoa da
1.2. Autoikaskuntza: BOGA programa informatikoa, tutoretza, mintzasaioak eta
mintzalaguna.
1.3. IRAILA - EKAINA Pasaiako Udalak antolatutako ikastaro bereziak langabetu, guraso eta merkatarientzat
2.-UDAKO IKASTAROA: Uztailean eta irailean, goizetan 4-5 orduz.
Erabilerari begirako ekintzak
- KULTUR ASTEA: Urtero otsailean. Santa. Ageda bezpera egokitzen den astean.
- MINTZALAGUNA: Ikasturtearen hasieran eratzen ditugu ikasturtean elkarrekin aritzen diren bikote eta hirukoteak. Txangoak eta ibilaldiak antolatzen dira.
- ASTEBURUKO BARNETEGIAK: Azaroan eta maiatzean.
- KANPO EKINTZAK: Urte osoan zehar txangoak, ibilaldiak, bisitaldiak, txapelketak...
- MINTZAGUN TAILERRAK: Urte osoan zehar, hainbat gairi buruzko tailerrak eskaintzen zaizkie ikasleei.