Pasaia, haurren eta nerabeen hiria
Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana garatua du, eta berorren bitartez, udal-bizitzan eta Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzeaz gain, adingabeak subjektu politiko bihurtu nahi ditu. “Eskubidean” izeneko plana baliatuko da haurren eta nerabeen eskubideak garatzeko ezein udal-politika bultza dadin, eta adingabeak herriaren garapenean txerta daitezen. Haien arteko eta eragileen arteko elkarlana dinamizatzen laguntzeko proiektua da “Eskubidean”. Udalean aspaldi ulertu genuen gure herriko 2.430 haur eta nerabeak babestea gure herriaren etorkizunaren aldeko apustua egitea zela.
UNICEFen zigilua eskuratu dugu
Pasaiak haurren lagunak diren hirien aitorpena jaso du Oviedon, UNICEF erakundearen eskutik. UNICEFek, Haurren Lagun diren Hirien zigiluaren bidez, Pasaian haur eta nerabeen alde egiten den lana nabarmendu eta aintzatesten du.

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna 2017
Azaroaren 20an
Argitaratze-data: 2017-11-07



Haur eta nerabeen tratu onaren aldeko jarduerak jaietan
Lau barrutietan
Argitaratze-data: 2017-06-29

Pasaian ANIZTASUNA ospatuko dugu
Maiatzak 13, 29, 31 / Ekainak 1, 2 , 3, 4, 9, 10
Argitaratze-data: 2017-05-04

“Ongi etorri, gazte!” futbito txapelketa
Aniztasuna oinarri harturik, ondo pasa eta elkar ezagutu
Argitaratze-data: 2017-03-29

Antxo Tour-Festa heldu da! Etorri berriei ongi-etorria
Martxoaren 25ean
Argitaratze-data: 2017-03-23

Pasaiara etorri berri diren gazteei harrera egokia
Argitaratze-data: 2017-03-05