Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzea guztion ardura da
Sailarteko Mahaia
Pasaiako haurren eta nerabeen udal politikak koordinatzeko organoa da. Organo hori sistematikoki biltzen da hamabost egunetik behin, eta zuzen-zuzenean Alkatetzaren menpe dago. Bertan udal sail eta arlo hauek ari dira parte hartzen: Alkatetza, Euskara Saila, Gazteria Saila, Gizarte Ekintza Saila, Kirol Saila, Hezkuntza eta Kultura Saila, Udaltzaingoaren Saila, Berdintasun Arloa, Migrazio eta Aniztasun Arloa eta Haur eta Nerabeen Arloa.
Hezkuntza gunea
Gune hau bi hilabetean behin biltzen da, eta hezkuntza-komunitate eta hezkuntza-zentro hauek ari dira bertan parte hartzen: Karmengo Ama IPI, Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Anunciata ikastetxea.
Udal Zerbitzuen gunea
Gune hau hilero biltzen da eta bertan ari dira parte hartzen udalerriko haur eta nerabeekin. Lanean diharduten udal zerbitzuak: kale-hezitzaileen programa; Antxoko, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko udal liburutegiak; Kuadrilategi programa; Ludotekak eta Gaztelekuak; Badia Antzerki Eskola; Harrera On Programa,...
Elkarteen gunea
Haur eta gazteen kolektiboarekin diharduten elkarteen parte hartzeko gune irekia da, kultura-, kirol- eta aisialdi-elkarteek osatua.
Elkarlana bultzatzeko eta ardurak partekatzeko lau ildo estrategiko lantzen dira planean:
Haurren eta nerabeen tratu onaren aldeko prebentzioa eta sustapena.
Haurrekin eta gazteekin lanean diharduten elkarteak biziberritzea.
Adingabekoen aldeko harrera egokia sustatzea, jatorria edozein dela ere.
Pasaian haurrei eta nerabeei zuzendutako guneak edota instalazioak aztertzea, egokitzea, sortzea edo hobetzea; eta identitate pasaitarra indartzea.