Edukira joan

Logotipoa-Izena-Unicef-PuntuMorea

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Irudia

Ekintza plana-Metodologia - 2 bloke

EKINTZA PLANA

Ekintza planaren bidez, haur eta nerabeen beharrei erantzuten zaie eta balio hezitzaileak zuzenean eta zeharka lantzen dira. Asmoa da haur eta nerabeak subjektu politiko izan daitezen, eta herrian parte-hartze aktiboa izan dezaten.

METODOLOGIA

Haur eta nerabeen saioetan erabiltzen den metodologiak bi oinarri ditu: haur eta nerabeak prozesuaren erdigunean jartzea; eta fokua prozesuan bertan jartzea. Haur eta nerabeak prozesuaren hasieratik amaiera artean, fase guztietan daude presente.

Ardatzak

Planean lanerako 6 ardatz jasotzen dira:

  • Udalaren gaitasuna indartzea modu koherentean zeregin guztietan: haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa bultzatzea subjektu politiko gisa.
  • Haur eta nerabeentzako partaidetzako sistema bat martxan jartzea (ekintza planean jasotako proposamenak lantzeko).
  • Ahalduntze indibiduala eta kolektiboa: haur eta nerabeak subjektu politiko bihurtzea.
  • Haur eta nerabeekin elkarlanean lan egitea, eta haur eta nerabeek herriko bizitzan subjektu politiko gisa egin dezaketen ekarpena bistaratzea.
  • Bazterkeria eragiten duten zeharkako elementuen inguruko kontzientzia kolektiboa indartzea, espazio seguruago eta parekideagoak sortzeko (generoa, jatorri aniztasuna, etab.)
  • Erakundeak (elkarteak, etab.) indartzea, eta haur eta nerabeak subjektu politiko izan daitezen bidelagun bilakatzea.