Aurkezpen orria

Pasaia, haurren eta nerabeen hiria
Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana garatua du, eta berorren bitartez, udal-bizitzan eta Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzeaz gain, adingabeak subjektu politiko bihurtu nahi ditu. “Eskubidean” izeneko plana baliatuko da haurren eta nerabeen eskubideak garatzeko ezein udal-politika bultza dadin, eta adingabeak herriaren garapenean txerta daitezen. Haien arteko eta eragileen arteko elkarlana dinamizatzen laguntzeko proiektua da “Eskubidean”. Udalean aspaldi ulertu genuen gure herriko 2.430 haur eta nerabeak babestea gure herriaren etorkizunaren aldeko apustua egitea zela.
UNICEFen zigilua eskuratu dugu
Pasaiak haurren lagunak diren hirien aitorpena jaso du Oviedon, UNICEF erakundearen eskutik. UNICEFek, Haurren Lagun diren Hirien zigiluaren bidez, Pasaian haur eta nerabeen alde egiten den lana nabarmendu eta aintzatesten du.
Azken berriak
Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekimen bereziak Pasaia
Antzerkiak, hitzaldiak eta ipuin kontaketak, azaroaren 24tik abenduaren 17ra
Argitaratze-data: 2025-11-19
Haur eta nerabeen parte-hartzearekin Pasaia eraldatzen jarraitzen du Udalak
Ekitaldi ugarirekin ari dira amaiera ematen ikasturteari
Argitaratze-data: 2025-07-15
Donibaneko jaietan nerabeek Kukaña antolatu dute bigarren urtez
Uztailaren 28an izango da, Santiago Plazan, 18:30ean
Argitaratze-data: 2025-07-07
Pasaiako Udala "Euskadiko haurren hiri lagunen bileran" parte hartu du
Eskubidean plana aurkeztu dute, Bilbon, maiatzaren 29an
Argitaratze-data: 2025-05-30
Jaietako feria guneetarako musika-zerrenda bat sortzeko prozesua, abian
12-16 urte bitarteko nerabeek beraien musika gustukoena proposatzeko aukera izango dute
Argitaratze-data: 2025-05-16












