Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Eskola kirola

 

Ezarpena

Eskola garaian egiten den eskola kirola oinarrizkoa da “kirol kultura” egokia garatzeko, eta horrez gainera, oso lagungarria da “garapen integrala” delakoan. Euskal Kirolaren Legean (14/98 Legea), eta baita geroagoko arauetan ere (160/90 eta 337/94 dekretuak), eskola kirolaren alorreko konkurrentzia mailak zehazten dira. Urteko programetan laguntzea eta programa horiek udalaren eragin eremuan aurrera eramatea dira arau horietan udal administrazioari agintzen zaizkion eginkizunak.

Eskola kirolaren helburu nagusietako bat ahalik eta ikasle gehienengana iristea da. Baina bide bakarretik irits daiteke helburu horretara, alegia ikastetxeetan egitura sendoak sortuz eta prozesu honetan parte hartzen duten erakunde guztiak inplikatuz (ikastetxeak, IGEak, Udal Administrazioa, Federazioak, Klubak). Horretarako, eskola kirolaren eskualde batzordeak sortzen dira (Gipuzkoan 5 eskualde). Eskualde horiek, bestalde, ordezkariak dituzte eskola kirolaren lurralde kontseiluetan. Inplikatzeko moduetako bat udal-ikastetxe eta klub-ikastetxe arteko hitzarmenak egitea da. Ikastetxeei jardueren kudeaketa teknikoan laguntzea da klub-ikastetxe hitzarmen horien helburua, eta baita klubei oinarri sendoa eraikitzea ere, haurrek eskola aldia amaitzen dutenerako.

 

 

Helburu orokorrak

Eskolaren arloan diharduten kirol eragileak (haurrak, guraso elkarteak, federazioak, klubak eta ikastetxeak) koordinatzea, helburu hauekin:

1. Kirola egiten duen pertsona kopurua gehitzea:

  • Mutikoen eta neskatoen parte-hartzea orekatzea.
  • Gabeziak dituzten ikasleei erraztasunak ematea kirola egin dezaten.
  • Ikaslerik trebeenentzat eta ahulenentzat programa bereziak garatzea.

2. Dauden kirolak garatzea eta berriei bidea irekitzea.

  • Ikastetxeek eskaintzen dituzten kirolen artean bertako eta inguruko kirolak sartzea.
  • Hastapeneko eta parte hartzeko kirol gehiago eskaintzea.
  • Kirol bat baino gehiago egiteko sustapen-lana egitea.

3. Kalitatea hobetzea

  • Informazioa webgunearen bidez eskuratzeko erraztasunak izatea.
  • Ikastetxeen kirol proiektua prestatu eta aurrera eramatea.
  • Sentsibilizazio kanpainak.
  • Teknifikatzeko, eztabaidak egiteko eta bateratze-lanetarako ikastaroak; entrenatzaileentzako ikastaro orokorrak.

4. Udaleko kirol instalazioak nahiz ikastetxeetakoak optimizatzea.

5. Udaleko kirol eskolen esparrua modu onean garatzen dela ziurtatzea.

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu


Eskola kirolen inguruan argitaratutako berriak
Txikienetatik helduenetara, bizitza jasangarriaren aldeko apustua eskola kirolean

Txikienetatik helduenetara, bizitza jasangarriaren aldeko apustua eskola kirolean

Entrenamenduetara eta partiduetara joan-etorri jasangarriak

Argitaratze-data: 2023-02-10

Oarsoaldeko eskola kiroleko mugikortasunaren sari-emate ekitaldia

Oarsoaldeko eskola kiroleko mugikortasunaren sari-emate ekitaldia

Ekainaren 17an, Errenterian

Argitaratze-data: 2022-06-15

Eskola kirola

Eskola kirola

2022ko urtarrilaren 29ko jardunaldia

Argitaratze-data: 2022-01-26