Web edukia bistaratu

EMOZIOEN KUDEAKETA ETA JARDUERA FISIKOA

Emozioak osagai pertsonal oso biziak dira. Gauza guztietan bezala, emozio positiboak eta negatiboak ditugu, eta guztiek erasaten gaituzte eta bereziki gure jokamoldean eta pentsamoldean izan ditzakete eragin handiak.

Horregatik, emozioak identifikatzen, erregulatzen eta kudeatzen jakiteak lagunduko dizu bizitza aktiboa eta osasungarriagoa izan dezazun.

Emozioek eragina dute lan bat egitean hautemandako zailtasunean, hartarako konfiantza mailan; neke eta unaduraren gain, autokonfiantzaren gain eta, jakina, aldartearen gain, besteak beste.

Emozioez eta haiek jarduera fisikoan duten loturaz hitz egitean, funtsezkoa da pertsonak emozioak identifikatzeko eta haiek berekin zer dakarten jakiteko gai izatea, hartara haiek energia positibo bihurtu eta bizitza aktibo eta osasungarriagoa egiteko lagungarri gerta daitezen. Infografia honekin pauta eta gomendio hauek partekatu nahi ditugu zuekin.