Emakume palisten taldea Antxon

Zer da?

  • Emakumeentzako prestakuntza-ikastaroa da, San Fermin jaietako pala txapelketari begira, norberaren gaitasunak eta jokoa hobetzeko.

Zein dira helburuak?

  • Emakumeak jarduera fisikoan eta kirol arloan ahalduntzea, bereziki pala jokoan.
  • San Ferminetako pala txapelketa prestatzea.
  • Sareetan beste emakume batzuekin batera, norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak partekatzea.
  • Emakumeen autonomia, konfiantza eta bizitza hobetzeko bide izatea taldea.

Norentzat da?

  • Edonorentzat. Ez duzu palan jokatzeko ohiturarik edo sekulako esperientziarik izan beharrik. Gaitasuna, nahia eta gogoa badituzu, animatu!

Nola antolatzen da?

  • Jarri harremanetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuarekin edota Pasaiako Jabetze Eskolarekin.
  • Eman izena HAZ zerbitzuan edota orientazio zerbitzuko telefonoan: 634555049. Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net
  • Ekin!

Noiz eta non?

  • 2023ko urtarriletik maiatzera. Ostiralero 18:00etatik 19:00etara Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Saioetara eraman beharrekoa:

  • PALA. Etxetik eraman behar da.
  • Hidratazioa egokia izan dadin, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari.
  • Kirol arropa. Emakume bakoitzak kamiseta bat jasoko du opari.