2015-05-09: Donibanen, "Elkarteen Eguna"

Ekintzak

Haurrekin eta nerabeekin lan egiten ari diren elkarteek eta udalak elkarlanean antolatuta elkarteen eguna ospatuko da datorren maiatzaren 9an. 11 elkartek hartuko dute parte Donibaneko Santiago plazan ospatuko dugun seigarren edizio hau prestatzen.

Haurrei euskarazko jarduerez gozatzeko eta, bereziki, jolasteko aukera eskaintzen zaie egun honetan. Halaber, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dizkieten jarduerak ezagutzeko parada izango dute haiek. Aukera polita izango dute, beraz, jolasteko eta ondo pasatzeko.

Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko elkarteek zer-nolako garrantzia eta ardura duten nabarmendu nahi genuke. Eskertzekoa da haiek egiten ari diren lana eta, era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara. Behar-beharrezkoak dira gizarte honetan, eta haurrentzat eta gazteentzat ere behar-beharrezkoak dira. Maiatzaren 9ean, 17:00tatik 20:00etara, kolektibo honekin lan egiten ari diren elkarteek tailer eta ekintza ugari prestatu dituzte haurrek ondo pasatzeko. Beraz, hurbiltzeko, ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten dizuegu!

Egitaraua:

  1.     Gunea: Jolasak eta  tailerrak: eskulanak eta dantza tailerra.
  2.     Gunea: Kirol jarduerak: trialsin zirkuitoa eta kirol jolasak
  3.     Gunea: Ur kirolak: Piragua, arrauna eta estrobo tailerra.

20:00etan amaiera ekitaldia izango da.

Elkarteen eguna 2015

 

 

Fitxategiak