Pasaiako Udalak Immigraziorako duen I. ekintza-plana: "ELKAR EZAGUTU"

"Elkar Ezagutu"

Pertsona emigranteen esportatzaile nahiz pertsona immigratuen hartzaile izanik, Pasaia migrazio-fluxu etengabeen epizentrotzat har dezakegu. Hasiera batean pasaitarrak baziren ere atzerrira joaten zirenak aukera berrien bila, XXI. mendetik aurrera, Pasaia bera da beste leku batzuetatik etorritako pertsonei aukerak ematen dizkiena. Pertsona horiek gure herriko dira, eta Pasaia ez litzateke berdina haiek gabe. Immigrazioa bera ez da berria gure herrian, baizik herriaren beste bereizgarri bat, eta herritarrok harrotasunez identifikatzen dugu gure burua horrekin, era batera edo bestera. Komunitatetik kanpoko immigrazioa, aldiz, fenomeno berria da, hasiberria; eta gero eta ugariago datorrenez, erronka berriak ez ezik aukera berriak dakarzkio gure herriari.

Globalizazioak nabarmen markatu du garapen ekonomikoa mundu osoan, eta, horren ondorioz, baita estatu guztien jardun- lerroak ere; horregatik, milioika lagun babes gabe geratu dira bai sozialki bai eta ekonomikoki ere. Egoera hori dela-eta, askok eta askok guzti-guztia utzi behar izan dute, familia, lagunak, kultura, sustraiak eta abar, eta beste norabait joan bizi-kalitate hobearen bila. Arrazoi ekonomikoez gain, bestelako arrazoi batzuk ere badaudela nabarmendu behar da; hala nola, estatu askotan eskubide eta askatasunen ukazioa egiten dute; eta horren eraginez bertakoek beren mugetatik kanpo beste nonbait bilatu behar dute babesa, bizia arriskatuta eta betiko atzean utzita beren historia pertsonalaren zati handi bat.

Migrazioez hitz egiten dugunean, hegoaldetik iparrera egiten direla datorkigu beti burura; alabaina, errealitateak erakusten du migrazio-fluxu nagusiak beste noranzkoan egiten direla, hegoaldetik hegoaldera, eta Asia eta Afrika artean. Horren inguruan, komunikabideek herritarrei helarazten dieten sentsazioa kontrakoa bada ere, aipatu behar da munduko immigratuen %14 besterik ez dela Europar Batasunekoa. Gizartearen erre- alitatearen eta arauen arteko disfuntzioa begi bistakoa da: alde batetik, Sevillako gailur europarraren ondoren, atzerrian sartzeko eta bertan geratzeko kontrol- eta mugatze-politika komunitarioak bultzatu ziren; baina, beste alde batetik, gure herri eta hirietan gero eta etorkin gehiago hartzera bultzatzen gaitu gizarte-erre- alitateak, “ongizatearen estatu” esaten zaion horri eusten laguntzeko.

Testuinguru horretantxe sortu da Pasaia “Elkar Ezagutu” . Pasaiako lehendabiziko immigraziorako jardun-plana da (aurre- rantzean, “Elkar Ezagutu” plana aipatuko dugu), eta gure herria osatzen duten pertsona guztien erabateko integrazioa bultzatzea du helburu. Ez dugu ahaztu behar, hain justu, Pasaia dela Gipuzkoa osoan biztanleria osoarekiko atzerritarren (komunitario nahi komunitatez kanpoko) ehuneko altuena duena (%3,69). Immigratu duen pertsonak integratzeko eskubidea du, eta horrek eskubideak eta betebeharrak dakartza berarekin. Horrez gain, etorkina hartu duen gizarteak ere integratzen laguntzeko obliga- zioa dauka. Denok daukagu baztertuak ez izateko esku- bidea, beste ezeren gainetik pertsonatzat har gaitzaten eskubidea, gure egoera juridiko ekonomikoa edozein dela ere. Gizarte garen partetik, gure papera funtsezkoa da, gure esku baitago integrazioa lorpen edo porrot izatea. Pasaia jabetuta dago herrikide berriekiko nahiz gizarte osoarekiko duen erantzuki- zunaz, gure komunitatean elkarbizitza eskubide eta betebehar komunen bidez arautuko bada. Elkar ezagutu, horixe da lehen beharrezko pausoa elkarbizitza plural eta solidarioa ekarriko duen integrazio-eredua lortzeko.

 

Fitxategiak