Web edukia bistaratu

"Ekaitza"

Trintxerpeko EKAITZA Gazte Taldeak 20 urte daramatza haur eta gazteen aisialdiaren arloan lanean, dohainik eta irabazi asmorik gabe. Trintxerpeko Errenteria kaleko 3. zenbakian du egoitza.

Elkartearen 20. urteurrena dela eta, erakusketa bat prestatu dute urte hauetan egindako jardueren argazki eta bideoekin.

Ordutegiak:

  •     Otsailak 23, osteguna, eta otsailak 24, ostirala 17:00etatik 21:00etara.
  •     Otsailak 25, larunbata, eta otsailak 26, igandea 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.


Tokia: Trintxerpeko alkateordetza

Aurkezpen eta luncha: ostegunean 19:00etan.