Eduki nabarmena

EGOITZA ELEKTRONIKOAREN EDUKI NABARMENAK

Espediente baten egoera kontsultatzea

ESPEDIENTE BATEN IZAPIDETZE-EGOERA KONTSULTATZEA

Interesdunek edo beren ordezkariek espedienteen tramitazioari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera daukate eta, nahi izanez gero, baita haietan dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko ere.

Egoitza Elektronikoko "Nire izenean dauden izapide eta espedienteak" aukeratik sar daiteke espedienteen kontsultara, eta hori "Erabilienak" edo "Izapide arruntak" arloetan aurki daiteke. Edo bestela, zuzenean esteka honetatik sar daiteke kontsultara:

KONTSULTARAKO SARBIDEA

Sarrera erregistroa

DOKUMENTUEN SARRERA-ERREGISTROA

Prozedura honen bidez, interesdunek edo haien ordezkariek eskabideak, idazkiak eta komunikazioak eman ahal izango dizkiote Udalari. Aurretik entregatutako dokumentuak ere kontsultatu ahal izango dituzte.

Erregistro elektronikoak jasotze-agiri bat egingo du automatikoki, aurkeztu den data eta ordua eta erregistroko sarrera-zenbakia adierazita, bai eta, hala badagokio, harekin batera doazen dokumentuen zerrenda ere. Jasotze-agiririk egiten ez bada, edo errorea edo akatsa adierazten duen mezu bat jasotzen bada, horrek esan nahi du ez dela jaso.

Egoitza Elektronikoko "SARRERA-ERREGISTROA: Udalari agiriak ematea edo emandakoak kontsultatzea" aukeratik sar daiteke espedienteen kontsultara, eta hori "Erabilienak" edo "Izapide arruntak" arloetan aurkitu daiteke. Edo bestela, zuzenean sar daiteke esteka honetatik:

ERREGISTRORAKO SARBIDEA

Sarrera-erregistro elektronikoan entregatu daitezkeen dokumentuen mugak

TAMAINA

  • Dokumentu bakoitzaren gehienezko tamaina 25MB.
  • Erregistro bakoitzaren gehienezko tamaina 50MB.

FORMATUAK

  • Onartzen diren dokumentu-formatuak: ODT, ODS, TXT, RTF, HTML, DOC, DOCX, XLS, XLSX eta PDF.
  • Onartzen diren irudi-formatuak: JPG, JPEG, PNG, BMP, GIF, TIF, TIFF, ODG eta DWG.
  • Onartzen diren beste formatu batzuk: ZIP, RAR
  • Beste formatuetan dauden fitxategiak ez dira kontuan hartuko.

Jakinarazpen elektronikoa

JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOA

Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, etab.

Jakinarazpenak kontsultatzeko, Egoitza Elektronikora sartu eta goiko aldean irudi honen antzeko esteka bat bilatu behar da:

Jakinarazpenaren hartzaileak edo bere ordezkariak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan ziurtagiri elektroniko baten bidez. Era berean, paperezko jakinarazpen tradizionalean jasotzen den sinaduraren ordez, sinadura elektronikoa erabiltzen da.

Udalak sortutako jakinarazpen guztiak bitarteko elektronikoen bidez bidaliko dira, eta jakinarazpenen plataforman jarriko dira eskuragarri, baita harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta ez daudenei eta eskatu ez dutenei zuzendutakoak ere; kasu horretan, bitarteko elektronikoez gain, paperean ere bidaliko dira.

Interesdunari hainbat bidetatik jakinarazten zaionean, jakinarazpenaren datatzat hartuko da lehenengo egin dena.

Jakinarazpena bide elektronikoz edo paperean egiten bada ere, Udalak ohar bat bidaliko du interesdunaren edo haren ordezkariaren helbide elektronikora, jakinarazpena eskura jarri dela jakinarazteko. Ohar hori ez bidaltzeak ez du eragotziko jakinarazpena guztiz baliozkotzat jotzea. Abisua egingo da soilik interesdunak edo haren ordezkariak aldez aurretik jakinarazi badiote Udalari zein helbide elektronikotan jaso nahi dituzten abisuak. Era berean, helbide horretan izan daitekeen edozein aldaketaren berri eman beharko dute. Udalak abisuak egiteko posta elektronikoen datu-base eguneratu bat izango du, datu pertsonalak babesteko araudiaren mugekin.

Jakinarazpen elektronikoarekin batera, jaso izanaren agiria jarriko da interesdunaren eskura, jakinarazpenaren edukira sartu izana edo atzera bota izana justifikatu ahal izateko. Hartu-agiriak, gutxienez, jakinarazitako egintzaren identifikazioa eta hartzailea, eskura jarritako eguna eta ordua, eta edukira sartu edo atzera bota izanaren data eta ordua jasoko ditu.

Jakinarazpen-izapidea egintzat jotzeko, egoitza elektronikoak honako hauek jasoko ditu: edukira sartzeko data eta ordua, edo berariaz uko egin zaiola, edo legez aurreikusitako epea amaitu dela.

Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du, aldizkari ofizialean zertan argitaratu beharrik gabe.

Nire ordainketa

NIRE ORDAINKETA ONLINE

Prozedura batzuetan (isunak, ordainagiriak, etab.), dagozkion zenbatekoak ordaintzeko aukera aurkituko duzu. Eusko Jaurlaritzarekin ados jarri ostean, Udalak zergadunen zerga zorrak ordaintzeko sistema eroso eta segurua eskaintzen du. Ordainketa egiteko modalitate hau abian egongo da eguneko 24 orduetan eta ekidin egingo du alferrikako lekualdaketak egin beharra eta baita ilaran itxaron beharra ere.

Gauza bakarra behar da: erakunde laguntzaile atxikietako baten (Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, CaixaBank, Bankoa, Banco Santander, Bankia, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra) ordainketa txartela edukitzea, edo nn-line bankaren erabiltzailea izatea. Aldi berean, Udalak eman dizun ordainketa gutuna eskura eduki beharko duzu.

Trukatzen diren datu guztiek enkriptaturik eta bide seguruak erabiliz bidaiatzen dute eta ez da inoiz izaera pertsonaleko daturik bidaltzen. Ordainketa banketxearen webean egiten da, esparru horrek eskaintzen duen segurtasunaz baliatuz. Udalak informazio bakarra jasotzen du: ordainketa zuzen egin den ala ez.

Zuzenean sar zaitezke ordainketa-pasabidera esteka honekin:

NIRE ORDAINKETA PASABIDEA (Eusko Jaurlaritza)